"La boda de los pequeños burgueses" / "Mahagonny-Ein Songspiel"

Bilbao 2020(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • "La boda de los pequeños burgueses" / "Mahagonny-Ein Songspiel"

Arriaga Antzokiak ikuskizun berri eta sutsua ekoiztuko du, mundo mailan ospetsua den Bertol Brecht eta Kurt Weillek osaturiko bikotearen gaztaroko maisulan bi aurkeztuz, Berlingo 20. hamarkada zoriontsu horren testuinguruan sortu zituztenak. Alde batetik, “La boda de los pequeños burgueses”, kaosarekin amaitzen den komedia burugabea, eta bestetik, “Mahagonny – Ein Songspiel”, Brecht eta Weillek sortutako eta ordurarte ezezaguna zen antzerki musikal mota, eszena eta musika uztartu zituena jazz kutsuz josiriko estiloarekin, 20. hamarkadan modan zen musikarekin bat etorriz eta hondatzen ari zen gizarte kontsumista alde izanda.

Andrea Moses zuzendari alemaniarra, bere herrialdean ospetsua eta zenbaitetan saritua izan dena antzerki musikalaren esparruan egindako lanengatik, Arriagaren produkzio berri honen zuzendaria dugu, oso elementu erakargarriak dituena: murritza eta laburra, azkarra eta sendoa, groteskoa eta dibertigarria, surrealista eta sentimenduzkoa. Brecht/Weillen bi piezaz osatutako gau-ekitaldi honek zoriontasun txiki bereziaren bilaketa irrigarri uzten du gizakiek elkarri suntsitzen dioten bitartean, horrek erabaki garrantzitsua hartzeko exijentzia areagotzen duelako. Antzerkian, ordena, legea eta ohiturak anarkiaren eta kaosaren baitan eroriko dira. Publikoak horri poztasunez erantzungo dio, balio burges zaharrei, negozio handi eta odoltsuak tarteko, gero eta eszeptizismo gehiagorekin begiratzen baitio. Antzerki-hondoratze honetatik aterako ote da mundu berri eta hobea? Horra galdera kezkagarria.

  • Zuzendari eszenikoa: Andrea Moses
  • Musika zuzendaria: Iván López Reynoso
  • Orkestra: Bilbao Sinfonietta

Arriaga Antzokiaren produkzio berria


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 14, 15 eta 16: 19:30. Maiatzak 17: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa3 / 30 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana