Argazkiratu Argazki Lehiaketa

Barakaldo 2020(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2020(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • Argazkiratu Argazki Lehiaketa

VI. Sormenezko Argazki Lehiaketa

OINARRIAK

  • EPEA: maiatzaren 18tik ekainaren 11ra
  • MODALITATEA: digitala
  • MAILA: 16 urtetik gora
  • IZEN-EMATEA: Posta elektronikoz, ondoko helbidera:

cihma.barakaldo@gmail.com

Izen-abizenak, telefono zenbakia, jaiotze- data eta lehiakideak bizitokia duen probintzia adieraziko dira bidaliko diren lanekin batera.

-Indarrean dagoen helbidera bidalitako argazkiak ezin dira iraingarriak, sexistak eta pertsona fisiko eta juridikoen edo/eta erakundeen osotasunaren  aurkakoak izan, ez eta proposatutako gaiaz bestelakoak ere.

Edizio honetako gaia “Nire ibilaldiak Barakaldon” izango da.

Argazkiak aurkezteko  epe-muga ekainaren 11a izango da (goizeko 13:00ak arte).

  • LEHIAKETAKO  LANEN EZAUGARRIAK

-Parte-hartzaile bakoitzak gehienez jpg formatuan egindako 2 argazki aurkez ditzake.

-Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu ahalko dira.

-Irudiak gutxienez 3.000 pixel  izan beharko ditu alderik handienean.

-Ur marka duten argazkiek ezingo dute sarietako bakar batean ere parte hartu, anonimoak izan behar baitira.

Argazkia erraz erlazionatu behar da lehiaketako gaiarekin. Ez dira argazki generikoak onartuko.

  • PARTE-HARTZAILEEK LAGATZEN DITUZTEN ESKUBIDEAK

Argazkiak aurkezteak CHIMA-luis Choya Almaraz zentroari eta Barakaldoko  Udalari argazkiak erabiltzeko baimena ematea dakar berekin. Udalak ematen duen edozein sari hartzeko, ezinbesteko betebeharra da Udalari bost urtez lagatzea egileei dagokien eskubideen ustiapena, bai eta ustiatzeko gaitasuna ere, eta, mugarik gabe, berriz, dagokion sariketaren bilduma egiteko materialak argitaratzekoena. Aipatutako ustiapenak ez dakar lagatzaileei inongo ordainsari edo ordain gehigarri eman beharra.

Barakaldoko Udalarenak izango dira argazki guztiak, eta formatu digitalean eta/edo paperean erabili ahal izango ditu etorkizuneko proiektuetan.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak eskubideak lagatzea dakar berekin.

  • SARIAK

Hauek izango dira sariak:

  • lehenengo saria: 300 €
  • akzesita: 150 €

Sariak udalerriko zenbait komertziotan kontsumitzeko txartelak izango dira.

Sariak eman gabe utzi daitezke, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko ezaugarriak betetzen ez badituzte.

  • EPAIA:
  • Sariak Denbora Argazki Elkartearen kideak, Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartearen kideek eta CIHMA-Luis Choya Almaraz zentroko dinamizatzaileek osatutako epaimahaiak erabakiko

-Epaimahaiaren erabakia akta batean jasoko da, eta epaia posta elektronikoz  eta telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei, epaia ematen denetik egutegiko 4 egunen buruan. Horrez gain, epaia CIHMA · Luis Choya Almaraz zentroko web orrialdean ere argitaratuko da.

-Antolatzaileak ezin badira irabazleekin harremanetan jarri aipatu epean, beste argazki irabazle bat aukeratuko da egutegiko 3 egunen buruan.

  • LANAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK EDO BAREMOAK
  • Epaimahaiak ondorengo balorazio- irizpide hauek kontuan hartuta erabakiko du sarituen zerrenda:
    • Originaltasuna
    • Teknikaren kontrola
    • Konposizioaren balioa
  • ERAKUSKETA

Saritutako lanak CIHMA·Luis Choya Almaraz aldizkariko 14. alean (2020ko abendua) argitaratuko dira. Argazkirik onenak CIHMA·Luis Choya Almaraz zentroan era birtualez izango dira ikusgai.

  • OINARRIEN INTERPRETAZIOA

Epaimahaiari  dagokio  oinarriak interpretatzea.

Hartara, Epaimahaiak irizpideei jarraiki ebatzi behar du oinarriek aurrez ikusten ez duten egoera oro, eta lehiaketa behar bezala antolatzeko beharrezko erabaki guztiak hartu ditzake.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2020(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • LekuaBarakaldo

Non

Euskadi, auzolana