"Sentipenak askatuz" bideo-lehiaketa

Aramaio 2020(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2020(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • "Sentipenak askatuz" bideo-lehiaketa

Parte hartu nahi duten guztiek bideo labur bat grabatu beharko dute, gehienez minutu batekoa eta horizontalean grabatutakoa, Yogurinha Borovaren "Sentipenak askatu" abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka egin, Tik Tok delakoa erabili edo bururatzen zaizuena egin daiteke, irudimena askatuz!

  1. Parte hartzeko jarraitu sareetan (TwitterFaceboookInstagram). Erabili #LAIAplazara traola zure bideoan, edo bidali laiaplazara@laiaeskola.eus helbidera edo WhatsApp / Telegram bidez: 600 771 183.
  2. Parte hartzen dutenen artean, "Sentipenak askatu" kamisetak zozkatuko dira eta Yogurinha Borovarekin solasteko aukera izango dute. Bideo bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio kamiseten zozketarako.
  3. Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke, banaka, taldeka edo familian. Adingaberik balego jasotako baimen orria beteta bidali iezaiguzu aipatutako helbideetara zuen bideoekin batera.

Bideo guztiak LAIAplazaran publikatuko dira.

Bidalketak egiteko azken eguna: ekainak 23.

alea.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2020(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • LekuaAramaio

Non

Euskadi, auzolana