"Kopernikus – A Ritual Opera of Death"

Bilbao 2020(e)ko Maiatzak 21
  • "Kopernikus – A Ritual Opera of Death"
    Argazkia: Vincent Pontent

Peter Sellars zuzendari ospetsuak Claude Vivier konpositore kanadarraren operari bere kutsua jarri dio. Kopernikusek, lanaren izenburua izateaz gain protagonistaren izena ere badena, gauzei begiratzeko ikuspuntua aldatu zuen iraultza ekarri zuen. Hemen gatazka dramatikorik ez dago, ezta paperik ere, soilik mitologiaren, maitagarrien ipuinen eta historiaren erreferentziak; aitzitik, hil eta gero berriz ere jaiotzen denean gauzatzen den ametsa eta ceremonia bai. Kopernikusek erabateko garbikuntza lortu nahi du, buru-egoera xahua. Zeruko doinuak. Kontzientzia forma batetik besterako trantsizioa. Baketik haratago beste bake bat topatzen du Vivierren musikak bertan.

Mende guztitako ameslariok, bildu zaitezte! Lewis Carroll Mozartekin topo egin du. Sorgin batek iragarle itsu batekin edo monje zahar batekin egingo du topo. Merlin magoak gaueko erreginarekin. Tristán eta Isoldak heriotza erritu hunkigarrian urrutira berba egiten ari dira. Ur eta suak markatzen duten «Kopernikus» opera honek Claude Vivier konpositore kanadarraren musika apartarekin gozaraziko du, benetako topaketa harrigarria izanik.

Claude Vivier: Kopernikus – A Ritual Opera of Death (1978-79)
7 abeslari, 7 instrumentista eta grabaturiko soinu-banda
Libretoa frantsesez + asmatutako hizkuntzan: Claude Vivier
Eszenako zuzendaria: Peter Sellars
Talde musikala: Ensemble L’Instant Donné
Ahots-taldea: Roomful of Teeth vocal ensemble
Errepikagailua: Eric Dudley
Dantzaria, koreografoa eta eszena zuzendariaren laguntzailea: Michael Schumacher
Dramaturgia: Antonio Cuenca Ruiz
Argiteria: Seth Reiser
Eszenaren kudeaketa: Pamela Salling
Produkzioa: Festival d’Automne à Paris
Produkzioaren laguntzailea: Théâtre de la Ville-Paris; Théâtre du Châtelet (Paris); KunstFestSpiele Herrenhausen (Hanover); Nouveau théâtre de Montreuil, centre dramatique national; Théâtre du Capitole (Toulouse)
Produkzioko kidea: Théâtre de la Ville-Paris; Théâtre du Châtelet (Paris); Festival d’Automne à Paris, Théâtre de la Ville-Pariseko emanaldietan
Ernst von Siemens Foundation for Music, the Canadian Cultural Centre in Paris, and from ADAMI –ren laguntzaz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana