Kulturunea: Belako (online)

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Maiatzak 22
  • Kulturunea: Belako (online)

Kulturunea ekimenaren barruan.

Belako, Josu Ximun Billelabeitia, Lore Nekane Billelabeitia, Lander Zalakain eta Cristina Lizarraga dira. Mungiako talde honek goreneko mailaraino igo du azken sei urteotan, gurean eta mundu osoan gelditu barik musika jotzen.

Iberiako jaialdi handienetan (Primavera Sound, BBK Live, FIB Benicassim, Low Festival, Dcode, Madcool, Jazzaldia …) jo dute. Bizitasun handia, doinu hipnotikoak, riff handiak, baxu-erritmo sinestezinak, danbor ozen-ozenak…

Ikuskizun bakoitza iluntasunetik argirantz abiatzen da, 1980ko hamarkadatik XXI. mendera arte, ahots gozoetatik oihuka hasteraino, lasaitasunetik izerditan amaitzeraino… postpunk doinuetatik musika elektronikoraino…

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana