Kulturunea: streaming bidezko kontzertu zikloa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko maiatzaren 22(e)tik 2020(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • Kulturunea: streaming bidezko kontzertu zikloa

Ostiral honetan, maiatzaren 22an, "Kulturunea" programa jarriko da abian: euskal artisten kontzertu sorta, streaming bidez, Vital Fundazioaren webgunean (www.fundacionvital.eus) eta eitb.eus-en, Kultura zuzenean atarian, Vital Fundazioaren eta EiTBren arteko lankidetzari esker

Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere Banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin izango dira Vital Fundazio Kulturunetik zuzenean eskainiko diren kontzertuak ziklo honetan. Emanaldiak Ilaski Serrano EiTBko kazetariak aurkeztuko ditu, eta udan ETB1en izango dira ikusgai. Vital Fundazioak ahalegin berezia egin du kartelaren ia erdia, hamaikatik bost, Arabakoak edo Araban errotutako musikariak izateko. 

Vital Fundazioaren eta EiTBren arabera, kulturaren alorra derrigorrez gelditu den honetan, sareko "Kulturunea" ekimenak leiho bat irekitzen dio zuzeneko musikari. EiTB eta Vital Fundazioa bat etorri dira esaten aukera ezin hobea dela artearen mundua sustatzeko eta dinamizatzeko, eta publikoa berriz erakartzeko. Gaur egungo euskal artistarik onenetako batzuk, estilo eta genero desberdinetako musikariek, joko dute "Kulturunea"n. Bihartik aurrera, 21:00etan, Internet bidez abiatuko da saioa. 

EGITARAUA

 

 

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko maiatzaren 22(e)tik 2020(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • Ordutegia21:00
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana