"Euskadiko Orkestra martxan!"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2020(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • "Euskadiko Orkestra martxan!"

Martxoaren 9an Istanbulen arrakastaz baina zailtasun ugarirekin emandako azken kontzertuaren ondoren, Euskadiko Orkestrako kideek itxialdia hasi zuten, gainerako herritarrek bezala. Bi hilabetez elkarrekin lan egin ezinik eta 19/20 Denboraldiko azken kontzertu programatuak bertan behera utzi behar izan ondoren, orkestrak egungo egoerara egokituta jarduerari ekin dio berriro Miramongo egoitzan, antolaketarako lehen planteamendu batekin: zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat, ETBk emango duena. Estatuko lehen orkestra da abian jartzen eta eszenatokian elkartzen, baita Europako bakanetakoa ere.

Euskadiko Orkestra martxan!

Izenburu horrekin zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat aurkezten du, berrogeita hamar bat musikako formazio murriztuarekin. Orkestra Miramongo bere egoitzan entseatzen ari da dagoeneko, eszenatokian sakabanatzeko probak egin dituzte eta ezarritako segurtasun-protokoloek funtzionatzen dutela baieztatu dute. Kolektibo handia da eta fisikoki ondo trinkotua egon behar du programak interpretatzeko, baina egoera honetan musikariek bi metroko segurtasun-tartea gordeko dute. Hori dela-eta, musika beste modu batera interpretatzen ikasi behar dute, elkarren artean entzuteko beste erritmo eta denbora batzuekin, musika jaria dadin. Orkestra bateratzeko Robert Treviño zuzendari titularra dago, gehienez ordubeteko iraupena duten zortzi kontzertu hauek martxan jartzeaz arduratuko dena, eta maiatzaren 30etik aurrera, beste hainbeste larunbatetan, ETB2n emateko grabatuak izango direnak, beti goizez.

Kontzertu-denboraldi txiki honetarako aukeratutako konpositoreen artean, Ramon Lazkano eta Mikel Urquiza euskaldunez gain, Mendelssohn, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms daude, horien partituratako asko 50 musikari baino gutxiagoko orkestra murritzerako idatzita baitaude. Horrela, eraldaketekin bada ere, bere jarduera berreskuratu ahal izango du orkestrak, oraingoz, telebistaren zein bere kanal digitaletako streamingaren bidez publikoari zuzentzen zaion orkestra gisa.

Agur Jaunak eta Andreak.
F. Mendelssohn: 3. Sinfonia, "Eskoziarra".
Orkestra-formazioa: 50 instrumentujole: 35 harietan, 14 haizeetan eta tinbal 1.
Zuzendaria: Robert Treviño.

Hurrengo programak Euskadiko Orkestraren webgune eta sare sozialen bidez iragarriko dira.

J.Haydn: 49. Sinfonia, “La passione”
Orkestra-formazioa: 40 musikari: 35 harietan, 5 haizeetan.
F.Mendelssohn: 1. Sinfonia.
Orkestra-formazioa: 48 musikari: 35 harietan, 12 haizeetan eta tinbal 1.
Zuzendaria: Robert Treviño.

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2020(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • OrdutegiaGoizez
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana