Desegin / berregin | moda jasangarria

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko ekainaren 4(e)tik 2020(e)ko uztailaren 5(e)ra
  • Desegin / berregin | moda jasangarria

Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek beren sorkuntzak egin dituzte, DESEGINdako ehunkiak erabiliz.

Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERREGINDAKO diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.

Jantziez eta osagarriez gain, instalazio bat asmatu dute, gure mendebaldeko kulturan nagusi den ehun-xahutzea artistikoki irudikatzen duena. Armairuak lehertzeko zorian eta janzteko ezer ez, arropak DESerabilita, jada baztertuta.

Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoak elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasu gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.

Kuxa Kultur

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 4(e)tik 2020(e)ko uztailaren 5(e)ra
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana