Literatur solasaldia (Online): "Joxe Zapirainen bertso malkoak" (Pio Perez Aldasoro)

Arrasate-Mondragon 2020(e)ko Ekainak 4
  • Literatur solasaldia (Online): "Joxe Zapirainen bertso malkoak" (Pio Perez Aldasoro)

Literatur solasaldia (online).

Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga.

Gonbidatua: Pio Perez Aldasoro

1936ko urriaren 21tik 22ra arteko gauean komunikatu zitzaien zapiraindarrei Burgosetik ekarritako sententziaren berrespena: Jose Ramon eta Antoniorentzat heriotza-zigorra eta Juan Jose eta Salbadorrentzat bizi arteko espetxe-zigorra. Heriotza-zigorra hurrengo goizean exekutatu zen, espetxeko patioetan. Joxe Zapirainek semeen zigorra jakin zuenean bertsoetan aurkitu zuen kontsolamendua, eta kantari hasi zen, negarrari eman beharrean. Zergatik kantatu zuen aita horrek? Nola kanta zitekeen egoera animiko hartan? Zerk zeraman aita hura semeen galerari bertsoen bidez aurre egitera? Joxek nola transmititu zezakeen bi seme fusilatuen galerak uzten zion hutsunea? Nola kanta edo konta daiteke izugarrikeria?

arrasate.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana