"Imanol Bengoetxea, artista"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko ekainaren 4(e)tik 2020(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • "Imanol Bengoetxea, artista"

Imanol Bengoetxea, artista izeneko erakusketa Mistoen Eraikinean bisitatu daiteke datorren uztailaren 19ra arte. Erakusketa monografiko bat da Barasoaingo artista argitaragabe eta desagertu horren lanaren inguruan, zeina, 1994an egilea zendu zenetik, familiaren etxeko sotoan gordeta egon baita. Biziki sortzailea, berritzailea eta artega izaki, Bengoetxeak ez zuen prestakuntza arauturik jaso; ostera, bere baliabide propioez ikasi zuen, eta haren nortasun eta izaera indartsua ezaugarri espresionista eta sinboliko nabariak dituen obran utzi zuen islaturik. Kolorea, keinua eta materia dira protagonista erabatekoak. Giza irudiaren bidez, hori baita haren leit motiva eta ekoizpenaren ardatza, bere barne-unibertsoa erakusten du.

Erakusketa honetan 210 artelan bildu dituzte, horien artean 134 margolan, 32 marrazki, 31 eskultura eta berak esku hartutako 37 objektu. Erakusketa modu berezian muntatu da; izan ere, aretoen erdigunean zazpi egitura paratu dituzte, bertatik behar bezala ikusteko artistak aldebikotasunean pentsaturik sortu zituen obra batzuk. Etxeko sotoa gotorleku eta aterpe bere-berea bihurtu zuen artistak, ageriko harri bernizatuzko hormetan artelanak paratu eta horri esker atmosfera koloreaniztuna sorturik. Erakusketarako Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairua aukeratu da artistak lanak margotu eta biltzeko baliatzen zuen lekuarekin duen antzekotasunagatik.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 4(e)tik 2020(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana