“Emakume ekintzaileak sagardogintzan”, sagardo munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa

Ezkio-Itsaso 2020(e)ko ekainaren 11(e)tik 2020(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • “Emakume ekintzaileak sagardogintzan”, sagardo munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa

XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen erakusketa hau uztailak 31era izango da ikusgai.
Igartubeiti Baserri Museoak, “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” aldi baterako erakusketa berria zabaldu du, historian zehar sagardogintzan emakumeen zeregina ezagutzera emanez. Aldi baterako erakusketa berri hau uztailak 31arte izango da ikusgai. Lourdes Odriozola historialariak burututako ikerketa lanei esker, XVI eta XVIII. mendeetan emakumeek sagardoaren munduan burututako eginkizunak jorratzen ditu, baita garai hartako gizartearen egoera ere. Bestalde, sagardogintzan lan egiten duten emakumeen testigantzak lanbide honen egungo ikuspegiari ekarpena egiten diote.

Erakusketa hau Igartubeitiren genero ikuspegiaren lan ildoan kokatzen da, landa inguruneko emakumeen zereginari argia eta ikusgarritasuna ematen laguntzen du, giza dimentsio hurbil batetik.

“Emakume ekintzaileak sagardogintzan” lau emakume ekintzaileen irudian oinarritzen da. Laurak, ausartak, azkarrak, injustiziaren aurrean izutzen ez direnak: María Labayen, María de Echevarría, Ana de Beroiz y Fagola eta María Josefa de Orobio.

Itzalpeko lana

Odriozolaren azterketekin batera, Jokin Mitxelenaren ilustrazioak daude ikusgai, Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan burututako ikerketa proiektuaren emaitza dira.
Bestalde, “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” emakumeek sagardoari lotutako jarduera guztietan, garraioan, gizonak Ameriketan merkataritza bidaietan zeudenean baserriak aurrera eramaten egindako lana jakitera ematen du.

Lourdes Odriozolak bere ikerketan tira egiteko erabili dituen hariak auziak eta epaiak izan dira. Hauetan jasotzen diren testigantzek garaiko moralitatea, gizarte ohiturak...xehetasun ugari ezagutzeko balio dute. Hala, lau emakumeok ezagutarazteaz gain, haien historiak aitzakia ere badira bizi izan zuten garaiaren berri emateko eta sagardoari lotutako ondarea lantzeko.

Bestalde, Jokin Mitxelena ilustratzaileak lau emakumezko hauek irudikatu ditu lortutako informazioa eta diseinu zein modan aditua den Ane Albisuren aholkularitzaz, garaian garaiko janzteko moduak oinarri hartuz eta orain arte ezezagunak ziren emakumezko hauei aurpegia jarri die.

Igartubeiti Baserri Museoari buruz

Igartubeiti Baserri Museoan bakarrik dastatu eta bizi daiteke sagardo esperientzia erabatekoa. Igartubeitin barneratzean XVI. mendeko baserri paregabean sagardoaren kultura, ohitura eta giza balioa ezagutuko dituzu. Bertan bizi izandako familiaren eskutik, bisitariak interpretazio zentroan garai hartako bizimodua ezagutuko du ikusentzunezko baliabideen bitartez. Aldi baterako erakusketen bitartez, Igartubeitik arte garaikidea eta naturaren arteko harremanari buruz gogoeta egitera gonbidatzen du.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera eta jaiegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandea: 10:00-14:00


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana