Horma-pintura: Natxo Etxebarria Otañes, Usoa Fullaondo, Rela Leire eta Imanol Zubiauz

Balmaseda 2020(e)ko ekainaren 11(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Horma-pintura: Natxo Etxebarria Otañes, Usoa Fullaondo, Rela Leire eta Imanol Zubiauz

Bapore Atelier Horkasitas Jauregian irekitzekoa zen pasa den martxoan, baina osasun-alarmaren egoera dela-eta atzeratu behar izan zen. Edonola ere, ekainaren 11n, azkenik, ekimenaren proposamenez gozatzen hasi ahal izan dugu. Gaur egungo egoera dela eta, ezin izan dugu inaugurazio-ekitaldirik egin. Hala ere, aretoa irekita egongo dela ospatu dezakegu; izan ere, oraingoz, abuztuaren 30era arte egongo da zabalik, beharrezko segurtasun-neurri guztiekin.


Proposamen artistikoa

Udaberri eta udara honetarako hautatutako gaia “Horma pintura Bizkaian” da. Hori izango da arte garaikideko piezak sortzeko detonagailu gisa erabiliko dugun ardatza. Aipatutako gaiaren eta Leire Lacunza, Usoa Fullaondo eta Imanol Zubiauzek (egungo artearen hiru harribitxi gazte) osatutako sormen-lanen arteko loturek hurbiltze-dinamika pedagogikoak katalizatuko dituzte sormen-dimentsioaren eta gure eskualdearen komunitatearen artean.

Era berean, Natxo Etxebarria Otañesen atzera begirako erakusketa bat izango dugu. Horretan, aipatutako artistaren munduaren zatitxo bat ikusi ahal izango dugu; Etxebarria oso sustraituta dago Balmaseda jaioterrian, baita gure eskualdeko historia eta ohituretan ere. Erakusketan, margolariak betikotu nahi izan dituen pertsona garrantzitsuak, liluratu zuten paisaiak edo txoko kutunak ikusiko ditugu. Etxebarriak 2. saria jaso zuen ”La mina. Su mundo y su paisaje” lehiaketa nazionalean 1991. urtean eta Balmasedako Kaleko Pintura Lehiaketan saritua izan da sei aldiz. Berak egindako margolanak Alemania edo Kanadako bilduma pribatuetara ere iritsi dira eta bere bihotzeko herria nazioartean ezagutarazi du.

Balmaseando

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 11(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Lekua Bapore Atelier
    Martin Mendia Kalea, 14 (Horkasitas Jauregia)
    Balmaseda
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bapore Atelier

Non

Euskadi, auzolana