Kutxa Kultur Gauak 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko ekainaren 12(e)tik 2020(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Kutxa Kultur Gauak 2020

Udaz gozarazteko prestatzen ari da Kutxa Kultur. Datorren ostiraletik, ekainaren 12tik, aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, arte eszeniko eta tokiko proposamenekin Zabaltzan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Kutxa Kultur-etik -musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan… tokiko talentu amateurra sustatzeko plataformatik- Kutxa Kultur Gauak programan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekainaren 12tik irailera bitartean, 20:30etik aurrera (programan kontsulta daitekeen salbuespenen batekin), giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztiok, etor zaitezte Kutxa Kultur Gauak-era.

Kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festak, dantza garaikidea, tailerrak, moda, instagramer eta youtuber-en hitzaldiak, … kalitatezko eskaintza osoa eta betea, eta, gainera, nobedade edo berritasunekin; esate baterako, Kresala Zineklubaren eskutik zinema-zikloa uztailean, pandemiaren osteko zinemaren egungo egoeraz eztabaida sustatzeko asmoz antolatua; Mojo Workinen aldeko kontzertua uztailaren 3an; eta familientzako Mirabolâncias ekitaldia irailaren 12an, 12:00etan. Kutxa Kultur Gauak aire zabalean egiteko pentsatutako proposamena da, baina “B Plana” du; izan ere, eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia barruan egingo da, Kutxa Kultur Plazan.

Ia 50 ekitaldietako lehenengoa ostiral honetan Raitx-ek emango du, Kutxa Kultur Musikako abeslariak. Pop elektriko intimista Rakel Arenaza donostiarraren eskutik, “Abereek erantzungo balute” (autoeditatua) lana aurkeztuko duelarik; album honek sei pieza biltzen ditu, eta horietan bakardadeari, elkarrekiko zaintzari eta norberarekiko topaketari buruzko istorio bat kontatzen du.

Eta publiko gazteagoari zuzendutako eskaintza ere badugu izanezberdin programaren barruan. Izanezberdin Kutxa Fundazioaren ekimena da 14 eta 17 urte arteko gazteentzat, eta kolektibo honetan kultura-aisialdi aktiboa sustatzea du helburu. Publiko horrentzako ekitaldiak 19:00etan hasiko dira.

Kutxa Kultur Gauak programak sartzeko arauak eta segurtasun-neurri batzuk ezarri ditu bertaratzen direnek programazioaz lasai gozatu ahal izateko:

  • Edukiera mugatua izango da.
  • Sarrera 3€ kostako da (kontsumizioa barne, ekitaldira sartu orduko zerbitzatuko dena).
  • Izanezberdin eta Gaztedi ekitaldiak doakoak dira, baina aldez aurretik sarrera erreserbatu behar da.
  • Sarrera online (era gomendatua) eskuratu ahal izango da, edo leihatilan (ekitaldia baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio-gunean).
  • Ekitaldira sartzeko, sarrera formatu elektronikoan aurkeztu behar da.
  • Pertsona bakoitzeko 4 sarrera erosi ahal izango dira gehienez, eta batera erosi eta ekitaldira batera joaten direnei bakarrik ziurtatuko zaizkie ondoz ondoko eserlekuak.
  • Ekitaldira sartzea pixkanaka egingo da, jende-pilaketak saihesteko. Ezinbestekoa da sarrera-txartelean adierazitako orduan esparruan egotea.
  • Ondorengo kontsumoak WhatsApp bidez eskatuko dira, jarlekua adieraziz. Zerbitzariak aulkira eramango dio edaria, eta txartel bidez ordainduko du kontsumitzaileak.
  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, betiere segurtasun-distantzia errespetatzen ez bada.
  • Behin ekitaldia amaituta, aretoko langileek emango dituzten jarraibideen zain egon beharko dute ikus-entzuleek beren eserlekuetan.

Hau da programazioa:

 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana