(ATZERATUA) La Polla Records-en agur biraren kontzertu berezia

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Ekainak 13
  • (ATZERATUA) La Polla Records-en agur biraren kontzertu berezia

La Polla Records taldearen agurrak kontzertu berezia biziko du talde mitikoekin batera, etxean

  • Talde arabarrak kontzertua eskainiko du ekainaren 13an Mendizabala esdparruan. Horrelako kontzertu gutxi eskainiko ditu taldeak behin betiko agur biran
  • El Drogas, Lehendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida taldeek parte hartuko dute egun historiko honetan

Abesti arinak eta zuzen-zuzenak, estribillo mitikoak eta punk zein rock aldarrikatzailearen osagarri onenak egongo dira Mendizabalan, gaztelerazko punk karismatikoenaren agurran. La Polla Records. La Polla Records 80 eta 90. Hamarkadetako euskal zein estatu mailako punk eszenaren oinarrien sortzaileak izan ziren ‘Salve’ (1984) edo Revolución’ (1985) bezalako albumak kaleratuz. Euren letrek edozer eta edozeinen aurka aritu dira (demokrazia, polizia, arrazakeria, erlijioa, ezberdinkeria, kapitalismoa, errepresioa...) eta ereserkietan bihurtu dira. 

40 urte igaro dira Agurainen sortu zirenetik (Araba) eta 2019an formazio osoarekin itzuli ziren, 2003an azken kontzertua eskaini zutenekoarekin hain zuzen ere: Evaristo, Sumé, Abel, Txiki eta Tripi. Belaunaldi askoren talde ikonikoa dugu, bai gure lurraldeko, bai Latinamerikako eragin handiko musika taldea. La Polla Records bueltan dira eta disko berri bat kaleratu berri dute: ‘Ni descanso ni paz’. Azken argitalpen hau aurkezteko lau geldialdi egin dituzte estatu mailan: Valentzia, Madril, Bilbo eta Bartzelona, guztira 100.000 lagun inguru batuz.

2020an Latinamerikan hasiko dute bira eta ondoren gure lurraldera bueltatuko dira eta kontzertu gutxi batzuk eskainiko dituzte bertan, euren historiako azkenak. Geldialdi oso esanguratsua izango dugu ekainaren 13an Gasteizko Mendizabalan egingo dutena, urtero Azkena Rock Festivala antolatzen den jaialdi-esparru berean. Bertan arituko dira, Mendizabala aldarrikapen apelaezinez eta guda garrasiez betez.

Egun beretsuan eta agurra behar bezala egiteko, bestelako talde esanguratsu ugari arituko dira La Polla Recordsekin: El Drogas, estatu mailan musika eszenarekin konpromiso handia duena, bai bakarka egindako lanagatik zein Barricada taldean aritzeagatik; Lendakaris Muertos ere bertan izango dira, XXI. Mendean punk eszena birsortzea ahalbidetu eta La Pollaren ondarea jarraitzen jakin zuten horiek. 2018an behin-behineko geldialdia egin ostean, bueltan dira berriro ere; Kaotiko ere Aguraingo taldea dugu, Evaristo bezalaxe, eta eurekin elkarlanean aritu da behin baino gehiagotan, El Drogasek egin duen era berean; Punk eta rockaren hitzordu hau lagunentzako topagunea dugu, kontzientzia kolektiboan aldarrikapenak egiteko asmoa duena. Aipatutako taldeez gain, Cerveza Suicida taldea izango dugu, Gazte Talent 2019ko irabazleak.

Hitzordu hau Arabako Foru Aldundiako kultura saila eta Gasteizko Udalari esker antolatuko da, Last Tourren laguntzarekin.

Last Tour

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Ekainak 13
  • Ordutegia22:30
  • LekuaMendizabala

    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa33 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana