"La noche salva", Iván Gómez-en erakusketa

Bilbao 2020(e)ko ekainaren 16(e)tik 2020(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • "La noche salva", Iván Gómez-en erakusketa

COVID-19 protokoloa, Rekalde Aretoan.

Rekalde Aretoko erakusleihoak bere jarduerari ekingo dio Ivan Gomezen 'La Noche Salva' lanarekin Covid19aren etenaldiaren ostean. Erakusketa hau Barriek 2020 erakusketa-zikloaren barruan kokatzen da. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak ikusgai daude Bilboko Rekalde Aretoko erakusleihoan. Espazio hori esperientzia eta praktika plastikoetarako leiho ireki bihurtzen da aldi baterako.

Natalia Suarez eta Claudia Rebeca Lorenzoren lanak erakutsi dira 2020ko bederatzigarren edizio honetan; orain Ivan Gomezen txanda da eta Irati Inorizaren lanarekin amaituko da.

Foru erakusketa aretoa langileen eta bisitarien prebentziorako eta segurtasunerako beharrezkoak diren osasuneko segurtasun neurri guztietara egokitu da. Horrez gain, jendearentzako ordutegi jarraitu berri bat eskaintzen du, 11:00etatik 18:30etara, erakusketetarako sarbidea eta horietaz gozatzea errazteko.

Iván Gómez   http://www.ivangomez.net/

"La noche Salva" proiektuaren helburua izen bereko eleberri txiki bat zabaltzea da. Erakusketa hau guztiontzat oso ezaguna den bigarren mailako pertsonaia batetik abiatzen da, zerbitzari bat, eta sostengatzeko eta eusteko ekintza azpimarratzen duten pieza batzuk erakusten ditu, kontakizunaren gainetik dauden gaiak lurreratuz, hala nola morrontza eta klase sozialak.

Ivan Gomezek azaldu duenez, 'Nire jardunean pixkanaka joan naiz kezkatzen irudiak, objektuak, espazioak, terminoak eta pertsonak erlazionatzeko moduez. Harremanaren eta hari erantzuteko moduen kontu hori ohikoa da nire praktika osoan. Nozio honetan bideo-muntaiatik eta collagetik, instalaziotik, bitartekaritzatik eta idazketatik lan egin dut. Denbora daramat, beraz, artea oinarri hartuta ikerketa praktikatzen. Entseatzen. Eta gaur egun uste dut saiakuntza horiek tenkatzeko modua proposamen-praktika bat, besteentzako egite bat, "arteko" bat probatuko duten gailu gisa pentsatzea dela.

Iván Gómezen biografia:

Ivan Gomez (Irun, 1984) Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Los Bañoseko (Kuba) San Antonioko Zinema Eskolan jarraitu zuen ikasten. Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan jarraitzen du ikertzaile lanetan.

MAMM (Medellin), Pärnu International Film and Video Festival (Tallín), Vostell Malpartida Museoa (Cáceres), La Casa Encendida (Madril) eta Berlin, Brusela eta New York bezalako hirietan ikusi ahal izan dira bere piezak. Sari asko irabazi ditu eta bere pieza batzuk bilduma pribatu ezberdinetan daude.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 16(e)tik 2020(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana