"ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera" (online)

Bilbao 2020(e)ko ekainaren 18(e)tik 2020(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • "ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera" (online)

Garai bereziak bizi ditugu eta 2020ko Udako Ikastaroen irekieran ikerketaz hitz egiteko aukera hau, modu berezian baliatu nahi du UEUk. Horretarako, lehen hitzaldi batekin abiatuko dira, Koldo Garciak egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu: diagnostikoa, abagunea, aukerak... hainbat gako mahai gainean jarriz. Ekainaren 18an egitekotan zen Udako Ikastaroen irekiera eta, sinbolikoki, egun horretan abiatuko da prozesu hau, zuzeneko batekin.

Horri helduta talde hausnarketa egingo da, sare sozialen bitartez (Twitter, Mastodon, Instagram, Blogak, Youtube, Jitsi grabatu bat... bakoitza gustora sentitzen den komunikazio moduan), eta horretarako #ZientziakEuskara #ElkarEkin traolak erabiliko da. Formekin jolastu nahi dute, eztabaida eta solasaldia modu naturalean egiteko. Galdera irekiak planteatuko dituzte, norberak bere esperientziatik, bere bizipenetatik, bere espektatibetatik erantzuteko. Guzti-guztiak beharko dituzte, ikerketaren prisma irudikatu ahal izateko. Hiru ardatz izango dituzte galderak: euskaldunak zientzietan, ikertzaileak euskaran eta bizipenak. Zure ekarpena modu anonimoan egin nahi baduzu ere aukera izango duzu esteka honen bidez. Uztailaren 11 arte jasoko dituzte ekarpenak, mahai-ingurua baino aste bat lehenago.

Eta horri helduta, zuen ekarpen guztiak jasota, mahai ingurua izango da, aipatutako erronkak, aukerak, eta baita ere gabeziak, zein zailtasunak josiko dituzte, ZientziaK eta Euskararen bikoteari ikuspegi berritzailea emateko asmoz.

Edukiak

EKAINAK 18, osteguna.

  • 10:00 Agurra. Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria).
  • 10:15 Jardunaldiaren aurkezpena. Jardunaldiaren antolatzaileak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu.
  • 10:30 Hitzaldia: ''ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak''. Koldo Garcia (genetikan doktorea, UEUkidea).
  • 11:00 Agurra.

EKAINAK22 - UZTAILAK 17: jardunaldi birtuala.

  • ekainak 22-29: ''Zein ekarpen egiten diegu zientziei euskaldun bezala?''
  • ekainak 29-uztailak 6: ''Zein ekarpen egiten diogu euskarari ikertzaile bezala?''
  • uztailak 6-13: ''Zein ekarpen egiten dizute ZientzieK eta euskarak zuri?''
  • uztailak 13-17: ''Zer egin behar dugu hobetzeko?''

UZTAILAK 17, ostirala.

  • 12:00 Mahai-ingurua.
  • Moderatzailea: Xabier Landabidea.
  • 12:30 Ondorioak. Jardunaldiaren antolatzaileak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu.

>>> Jardunaldia UEUren Yotubeko kanaletik emitituko da.

Jardunaldia jarraitzeko traola: #ZientziaKEuskara

Ueu.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana