"Zinema Abanto Zierbenan"

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 2020(e)ko ekainaren 22(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • "Zinema Abanto Zierbenan"

Abanto Zierbenako Udalak "Zinema Abanto Zierbenan" ekimena abiarazi du, aisialdi- eta kultura-alternatiba bat COVID-19aren garai hauetan eta deseskaladaren erdi-erdian gauden honetan.

Ekainaren 22tik abuztuaren 29ra bitartean, Abanto Zierbenako bizilagunek udako sei zinema-gauz gozatzeko aukera izango dute udalerriko parke, frontoi eta plazetan.

Udako zinema pantaila handi batekin eta 250 eserlekurekin iritsi da Abanto Zierbenara, doan.

"Segurtasun-neurri guztiak beteko ditugu, eta aulkien artean bi metro baino gehiagoko distantzia jarriko dugu. Saioak hamabostean behin izango dira, aire zabalean. Honako leku hauek hautatu dira jarduera gauzatzeko: Gallartako Blasco Ibañez parkea, Sanfuentesko frontoia eta Las Carrerasko Haritzalde plaza", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Guztira sei zinema-gau antolatu dira udalerriko hainbat gunetan. Gaur egungo filmak eskainiko dira, kalitate zinematografikoaren eta atsegingarritasunaren irizpideei jarraikiz. Batik bat familiei zuzendutako filmak izango dira.

Blasco Ibañez pasealekuaren ondoko parkeak, Sanfuentesko frontoiak eta Las Carrerasko Haritzalde parkeak espazio zabala eta erabat segurua eskaintzen dute. Hitzordu guztiak 21:30ean izango dira.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko ekainaren 22(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Ordutegia21.30
  • LekuaAbanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Non

Euskadi, auzolana