Udako kultur egitaraua Derion

Derio 2020(e)ko ekainaren 23(e)tik 2020(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Udako kultur egitaraua Derion

Deriok kultura, kirol eta aisialdiaz beteko ditu udako egunak. Deseskalatze-prozesua amaituta eta "normaltasun berria" iritsi ondoren, Derioko Udala lanean hasi da udako aisialdi-jardueren eskaintza zabala eta askotarikoa osatzeko, udalerriko publiko guztientzat. Osasun-agintariek ezarritako babes- eta higieneeskakizunetara egokitu diren jolas-, kultura- eta kirol-jarduerak.

Zentzu hornetan, Udal derioztarrak lehentasuna eman nahi izan die aire zabaleko jarduerei, eta 80 hitzordu baino gehiago izango dituen programa bat prestatu du, ekainaren 23tik irailaren 6ra bitartean.

Udako eskaintzak mota guztietako ekimenak eta jarduerak biltzen ditu, kirol, kultura, hezkuntza eta naturakoak, eta adin tarte zabala hartzen dute. Gehienak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako kirol-jardueretan oinarritzen dira, baina haurrentzako eta gainerako helduentzako jarduerak ere programatu dira.

Jarduera gehienak udal frontoian eta inguruetan egingo dira, taichi (Uribe parkea), udako zinema (Lainomendi eta Bizkargi), autozinema (BMko aparkalekua) eta robotika tailerrak (Kultur Birika) izan ezik.

Etxeko txikienek “Txiki Txef” sukaldaritza-tailerra izango dute, baita eskulan- eta birziklatze tailerrak, haurrentzako antzerki-saioak, zirkotekeak, zientziapolis, joko erraldoiak… 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzat, uztailaren hasieran adibidez Escape Room saioak eta robotika-tailerrak antolatu dira uztailaren 13tik 17ra eta uztailaren 27tik 30era. Horrez gain, Paddle Surf (uztailaren 6tik 10era), piraguismoa eta surfa (uztailaren 20tik 24ra) egiteko irteerak antolatu dira. 150 plaza eskaintzen dira urjarduera hauetarako, 15 eguneko. Interesatuek egun bat aukeratu beharko dute. Plazak baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da..

Kirol hitzordu edo hitzordu osasungarriek garrantzi handia izango dute programazioan. 16 urtetik gorakoentzat Aerogap, Pilates, Kaloria Erreketa, Zumba, Body Hit, TRX eta hipopresiboen saioak antolatu dira. Horrez gain, adineko pertsonentzako Taichi saioak, familientzako mendira hiru ibilaldi (uztailaren 5ean eta 19an eta irailaren 6an) eta abuztuaren 14an Trial Sim erakustaldia egingo dira.

Kultura eta entretenimendua izango dira agendaren beste ardatzetako bat. Udako zinema izango da Lainomendin eta Bizkargin, eta autozinema BMko aparkalekuan. Ekainaren 23an, 20:00etan, kale antzerki saio bat egingo da Euskal Herriko izaki mitologikoekin batera, frontoian, familia guztiarentzako hitzordua, edukiera mugatua izango duena. Egun berean, fanfarria bat ibiliko da herriko kaleetan zehar, 19:00etatik 22:00etara. Halaber, ekainaren 27rako, larunbata, "Kalean Otso Etxean Uso" haurrentzako antzerki saioa antolatu da, 18:00etan, frontoian. Kasu honetan ere, edukiera mugatua izango da.

Programazioak etxeko txikienentzako beste antzerki hitzordu batzuk ere biltzen ditu, hala nola "Skratx" (irailak 4) edo "El latido del bosque" (abuztuak 1) publiko guztientzako. Magia ikuskizunak eta bakarrizketak, besteak beste, Carolina Noriegarena (helduentzat, uztailaren 11n, 19:00etan, frontoian) eta Gorka Aginagalderena (abuztuaren 28an, 19:00etan, frontoian).

IZEN EMATEAK

Jarduera guztietan, antzerki-saioetan eta bakarrizketetan izan ezik, aldez aurretik izena eman behar da, jarduera egin baino 5 egun lehenago gutxienez.

Izena emateko, hurrengo egunetan Udalaren webgunean eskuragarri egongo den on line formularioa bete beharko da, Derio Martxan atalean publikatuko da: https://labur.eus/0O6mu

Era berean, inprimakia aurrez-aurre bete ahal izango da Gertuan arreta-bulegoan (ordutegia, 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera). Interesdunak Udalarekin harremanetan jar daitezke, telefonoz (94 454 10 19 / 224 luzapena) edo posta elektronikoz (derioabian@deriokoudala.net), edozein zalantza argitzeko.

Datozen egunetan, Udalak programazioari eta parte hartzeko bideei buruzko informazio guztia jasotzen duen liburuxka banatuko du postontzietan.

Laburbilduz, kutsatze-fokuak saihesteko eta herritarrak babesteko udalekuak bertan behera utzi ondoren, Udalak aisialdirako alternatibak bilatu ditu Derioko familientzat, osasun-baldintzetara hertsiki egokitzen direnak, egokitzapen-, prebentzio-, baldintza-, neurri- eta gomendio-protokoloekin.

Haurrek eta gazteek udan aisia, jolas eta hezkuntza-, kultura- eta kirol-jardueretarako duten eskubidea bermatzen duten irtenbideak alegia.

Era berean, Udalak aire zabalean egiten diren jarduerak lehenesteko egindako apustuari jarraituz, Udalak gogorarazi du Udal Kiroldegia itxita egongo dela irailera arte, baina joan den astean jakinarazi zen bezala, igerileku irekiak uztailaren hasieran zabalduko dira, segurtasun eta higiene neurri zorrotzekin.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 23(e)tik 2020(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Lekua Kultur Birika
    Anboto Plaza, 5
    Derio
  • Web Kultur Birika

Non

Euskadi, auzolana