#PHEDESDEMIBALCON erakusketa balkoietan"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko ekainaren 24(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • #PHEDESDEMIBALCON erakusketa balkoietan"

Aurtengo Photoespaña edizioko erakusketa bat Iruñeko zenbait balkoietan egonen da ikusgai, ekainaren 24tik aurrera. Edizio berezia dugu hauxe, #PHEdesdemibalcón argazki-lehiaketatik abiatu baita, zeinak herritarrei gonbit egin baitzien salbuespenezko konfinamendu-garaian balkoi eta leihoetatik hartutako irudien bitartez adieraztera. Martxoaren 30ean abiatu zen, eta maiatzaren 17an (igandea) itxi; ordurako Instagramen 63.000 iruditik gora zeuden argitaraturik, eta jaialdiaren webgunean 36.201 parte-hartze erregistratuta.

Orain, Espainiako 50 hirik ekimenarekin bat egin eta udan zehar erakutsiko dituzte hiriko balkoi eta leihoetan bertako bizilagunen irudien sorta hautatu bat. Horrela, omen eginen zaie garai honetan egindako ahalegin eta hartutako konpromisoagatik. Epaimahai profesional batek hautatutako 2.450 argazki erakutsiko dira guztira, eta horietatik guztietatik, 10 argazkirik onenek 500 euroko sari bana jasoko dute, ACCIONAren laguntzari esker.

Iruñean hautatutako 30 egileren argazkiak jarriko dira ikusgai: Ainhoa Albistur, AS Fotografía (2), Mariola Ansoain, José Miguel Arcos (2), Maite Balda, Ana Bienzobas, Pau Cassany, Pilar Civera, Viviana Conde, Mavi Escribano (4), Pedro Esparza, José Antonio Fernández, María Figueras, Ainhoa Górriz (2), Alfonso Huarte, Melany Jiménez, Itzalak Argazki (2), Villar López, Jaime Martín, Néstor Martínez (2), Mar Mateo, Alberto Montoya, Lenin Núñez (5), Pedro Pegenaute, Angelo Picos (2), Pedro Pileño (4), Alfonso Recalde, Marta Salas (5), Sonia Senosiain eta Roberto Vidaurre.
Photoespañako webgunean galeria birtual bat egonen da, aurkeztutako irudi onenen sorta batez osatua.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 24(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • Lekua Ziutadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziutadela

Non

Euskadi, auzolana