"Isaac Julien: Katramila Zoragarria"

Bilbao 2020(e)ko ekainaren 25(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Isaac Julien: Katramila Zoragarria"

Isaac Julien-en lanak gizakien hauskortasuna eta gorputzen aztoramendua jartzen dizkigu aurrez aurre. Haren ikus-entzunezko instalazioak milimetrikoki prestatuta daude; astindu egiten gaituzte, eta eremu narratibo eta sentsorial espezifikoetan murgiltzen; eremu horien baitako erretratuek indibidualtasun inspiratu eta biziaren alor definitua dakarkigute gogora. Kasu honetan, Julienek elkarrizketa sortu nahi du modernotasun post-kolonialeko Lina Bo Bardi arkitekto brasildar bikainaren ahotsarekin eta pertsonaiarekin; bizimodu kolektiboa, eraikuntza eta emozioa uztartzen dira haren pentsamenduan. Julienek 2019an egindako asmo handiko konposizio honen izenburua arkitektura-arloko aipu batetik dator: “denbora ez da lineala”, baizik eta “katramila zoragarri bat, non une bakoitzean puntuak zehaztu eta konponbideak asma baitaitezke, hasiera edo amaierarik gabe”. Piezak Bo Bardiren gune enblematikoetan egindako filmazioak jasotzen ditu (besteak beste, São Pauloko Arte Museoa —MASP—, SESC Pompéia eta Teatro Oficina), eta izen handiko bi aktore brasildar ditu protagonista: Fernanda Montenegro eta haren alaba Fernanda Torres. Bi emakumeek Bo Bardiren idazkietatik ateratako pasarte batzuk errezitatzen dituzte.

Komisarioa: Manuel Cirauqui


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 25(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana