Fas Zinekluba: "La Ciénaga" (online)

Bilbao 2020(e)ko Ekainak 30
  • Fas Zinekluba: "La Ciénaga" (online)

La Ciénaga - 2001 - Argentina - Zuz.: Lucrecia Martel - V.O.S.C.

Fas Zinekluba ONLINE programazioa

Lucrecia Martel zuzendari argentinarrak bere filmografia Latinoamerikako garrantzitsuenetakotzat jotzea lortu du. Hasiera-hasieratik, bere zinemak interes handia piztu du, eta horrek erraztu egin du bere lanak munduko jaialdi nagusietan aukeratzea. 

Martelen filmak zeharkatzen dituzten irudiak misterioak eta anbiguotasunak markatutako lurralde batean mugitzen dira. Bere istorioen protagonistak klase burges probintzial dekadente batekoak dira, zeinen balioak deskonposizio prozesu aurreratu batean sartu diren. "La ciénaga" (2001) familia disfuntzional baten erradiografia konplexu bat da, gerora zuzendariaren zinemaren ezaugarri nagusiak jasotzen dituena.

Trailerra

Filmaren aurkezpena 17:45ean zuzenean youtube bidez: https://youtu.be/vi3pem5A14M.

Filma ikusteko esteka lortzeko interesa duenak info@cineclubfas.com helbidean jar daiteke harremanetan.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Ekainak 30
  • Ordutegia17:45
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana