Ikus-entzunezko Astea 2020

Eibar 2020(e)ko ekainaren 30(e)tik 2020(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • Ikus-entzunezko Astea 2020

Arrate Kultur Elkarteak udako ikus-entzunezko zikloa egingo du aurten ere, "zailtasunak zailtasun"

Ekainaren 30ean hasiko da egitaraua, Bertha Gaztelumendi Caballeroren (Irun) Ez, eskerrik asko. Gladys-en leihoa (2019) dokumentalarekin. Uztailaren 1ean Koldo Edorta Carranzaren (Eibar) Kaleko antzerkia (2019) film laburra eta Fernando Retolazaren De trecking por Nepal Annapurna diaporama eskainiko dituzte eta, egitaraua ixteko, uztailaren 2an Kokein taldeak kontzertu akustikoa emango du.

Emanaldi guztiak San Andres elizako klaustroan egingo dituzte: ekainaren 30eko eta uztailaren 1eko proiekzioak 22:30ean hasiko dira eta uztailaren 2ko kontzertua, berriz, 20:00etan.

etakitto.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko ekainaren 30(e)tik 2020(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • LekuaSan Andres elizako klaustroa
    Eibar
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana