Virginia Wolfen "Gela bat norberarena" liburuari buruzko solasaldia

Ormaiztegi 2020(e)ko Ekainak 30
  • Virginia Wolfen "Gela bat norberarena" liburuari buruzko solasaldia

Herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrilaren amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelaniazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruretan. Bi dinamizatzaile izango dira topaketa hauetan. Bata, Monica Leiva kazetaria; bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik norakoen arabera, eta, betiere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta.

Datorren ekainaren 30ean izango da aurtengo azken saioa (momentuz), eta, bertan, Virginia Wolfen Gela bat norberarena liburua landuko da. Tertulian parte hartzeko interesa izanez gero, datzi kultura@ormaiztegi.eus helbidera.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Ekainak 30
  • Ordutegia18:00
  • LekuaOrmaiztegiko Liburutegia
    Gabirialde, 14
    Ormaiztegi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana