"Harmonia zuri-beltzak"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko uztailaren 20(e)tik 2020(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Harmonia zuri-beltzak"

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan 'Harmonia zuri-beltzak' erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera, Los Bragales bildumako aukeraketa nabarmena. Bilduma horretan, Jaime Sordo bildumagileak hainbat garaitako eta artisten lanak bildu ditu. Vitoria-Gasteizen lehen aldiz erakusteko hautatutako lanek zuria eta beltza dituzte komunean eta irailaren 13ra arte izango dira ikusgai.

Harmonia zuri-beltzak erakusketan, bideoarteak pinturarekin, lan grafikoarekin, marrazkiarekin edo eskulturarekin protagonismoa partekatzen duen 43 artelan ikus ditzakegu espazio berean, eta la horiek zuri-beltzak arte garaikidean duen garrantzia erakusten saiatuko dira. Adierazpide ugari eta azken sormen-joerak, dagoeneko sagaratuta dauden sortzaileak ahaztu gabe. Adierazpide ugari eta azken sormen-joerak, dagoeneko ezagunak diren sortzaileak ahaztu gabe. Espainiar informalismoaren hasierari egin zaion omenaldia da. Estilo horretan, beltza zen 1959tik 1962ra bitartean aktibo egon zen El Paso taldearen obra on eta adierazgarri askoren protagonista. Rafael Canogar edo Manuel Millares bezalako funtsezko artisten lanak daude, baina baita Eduardo Chillida, Richard Hamilton edo Pablo Palazuelorenak ere. Maria Toral da erakusketaren komisarioa, eta Fernando Martinez de Viñasprerek egin du erakusketaren diseinua du.

Los Bragales bildumak hainbat garaitako lanak, hainbat adierazpen-lengoaia eta artista-multzo nabarmena biltzen ditu, multzo guztiz orekatu batean. Lehendabiziko aldiz Vitoria-Gasteizen, bilduma honetako obra aipagarrienetako batzuk ikusi ahal izango ditugu, berez pieza gehiagok osatzen baitute; erakusketako diskurtsoak zuri-beltzaren protagonismoak lotuta dauden guztiak aukeratu ditu oraingoan.

Jaime Sordo bildumazaletasunaren aldeko apustua egin duen mezenas bat da, eta helburu argia du: bere dedikazioa ez da Los Bragales bildumarako obra erostera mugatzen; izan ere,  argi eta garbi dago kulturarekin duen konpromisoa. Hedapenaren garrantzian sendo sinesten du, Los Bragalesen zereginak ez du funtsik, bildumak gizarteari irekitzen ez bazaizkio, horregatik da eztabaidaezina horrelako erakusketen garrantzia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana