Aurrera Fest

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 1(e)tik 2020(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • Aurrera Fest

ZER DA AURRERA FEST?

Tokiko artisten jaialdi bat, denbora zehatz batean banatuta,

Euskaldunako hainbat lekutan egingo dena. Aurrez aurre ikusi ahal

izango dira ikuskizunak, betiere, osasun-agintarien jarraibideak

errespetatuta.

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Zuzenean jarduteko proiektu bat proposatzen duen Bizkaiko musika

eta arte eszenikoetako artista orok. Proiektu honen bidez, tresnak

eman nahi dizkiegu beren jarduerari berriz ekiteko eta hasteko bideak

eskaintzeko.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

  • Sustatzaileei, konpainiei, profesionalei eta talde artistiko profesionalei.
  • Produkzio propioko eta aktibo dauden ikuskizun eta kontzertuak dituztenak.
  • Esparruak: antzerkia, musika, dantza eta bestelako ikuskizunak.
  • Besaulkiak dituen areto baten agertokian egin daitezkeen ikuskizun eta kontzertuetarako.
  • Gutxienez 50 minutuko ikuskizuna, atsedenerako aukerarik gabe.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Jarri gurekin kontaktuan events@euskalduna.eus . Telf 94 403 5000

 

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

Ekainak 17 da izena emateko azken eguna


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana