Bergarako udako kultur egitaraua

Bergara 2020(e)ko uztailaren 1(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Bergarako udako kultur egitaraua

Kultura eskaintza mardula antolatu dute datozen bi hilabeteetarako. Uztailean dagoeneko klasiko den Berumuga ostiraletako Espoloiko puntako musika plana izango da: lau emanaldi izango dira; proposamenak ez dira itsaso bestaldekoak, baina hala ere kalitate handikoak. 

Horrez gain, uztailean 15 kultura ekitaldi egingo dira udalerriko leku oso desberdinetan eta abuztuan 9: musika, antzerkia, tailerrak... Eta nabarmendu nahiko nuke auzoetara ere eraman ditugula hainbat ekintza. Balio dezala auzotarrek ekintzak bere horretan izateko eta besteok auzoetaz gozatzeko.

Emanaldi guztiak jarrita ikusi beharko dira

Hori guztia azalduta gogorarazi nahi genuke dakizuen bezala oraindik ere Covid19ren eraginez baldintzak ezohikoak direla; hortaz, emanaldi hauek guztiak jarrita ikusi beharko dira eta Udalak jarritako aulki kopuruak mugatuko duela aforoa. Udal langileek erraztuko dute jendeak jarlekua hartzea. Eta eskertuko da jendeak erantzukizunez jokatzea.

Eserlekuak ez dira aurretik erreserbatuko. Eta egunean bertan emanaldia hasi aurretik udal langileen laguntzarekin ikusleak jarri egingo dira.

Aforoak

-Angiozarko frontoia. 180 jarleku.

-Errekalde parkea. 108 jarleku.

-Espoloia. 125 jarleku.

-Osintxuko frontoia. 116 jarleku.

-Osintxuko plaza. 178 jarleku.

-Oxirondo plaza. 99 jarleku.

-Seminarioko karpa. 117 jarleku.

-San Martin Agirre plaza. 264 jarleku.

-Uberako frontoia. 60 jarleku.

-Usondo parkea. 155 jarleku

 

Programazioa

Ek. 26. 20:00 Arragoa Kontzertua. Errekalden. (Euria balego, Seminarioko karpan).

Uzt. 1. 19:00. Garagardo dastatzea. San Juan auzoan.

Uzt. 2. 17:00. Helduentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.

Uzt 3. 22:00. Tito Ramirez Combo. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 7. 19:00. Zinea umeentzat: ‘Pirata arratoia’. Espoloian.

Uzt. 8. 20:00. Kale antzerkia: ‘Turistreatzen’. San Martin plazan.

Uzt. 10. 22:00. The Bo Derek´s. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 15. 21:00. Zine emanaldia. Ubera auzoan.

Uzt. 16. Haurrentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.

Uzt. 17. 22:00. Anaut. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt 18. 22:30. Sara Zozaya eta Eyharts. Oxirondo plazan.

Uzt. 18. 19:00. Aritzeta abesbatzaren emanaldia Santa Marina parrokian.

Uzt. 21. 19:00. Zinea umeentzat: ‘Asterix eta edabe magikoa’. Espoloian.

Uzt. 23. 19:00. Antzerki arinak. Errekalden.

Uzt. 24. 22:00. Mice. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 25. 10:00. Pintura Eguna. Basalgon.

Uzt. 29. 19:00. Ipuin kontaketa. Angiozarren.

 

ABUZTUA

Abuztuak 4, 11, 18 eta 25. Aire libreko zinema. 22:00. San Martin plazan. (Euria balego, Seminarixoko arkupetan).

Abuzt. 5. 20:00. Jazz Lounge Quartet. Kontzertua. Osintxun.

Abuzt. 6. 22:30. Bulego + Lemak. Kontzertua. Usondo parkean.

Abuzt. 26. 20:00. Xabi Larrea Up. Ikuskizuna. San Martin plazan.

Abuzt. 27. 22:30. Xabi Bandini + Indai. Kontzertua. Usondo parkean.

Abuzt. 30. 19:00. Iker Lauroba. Kontzertua.  Osintxun.

 

bergara.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana