"Don Herberten eskutik, 1987-2014"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko uztailaren 2(e)tik 2020(e)ko irailaren 18(e)ra
  • "Don Herberten eskutik, 1987-2014"

"Don Herberten eskutik, 1987-2014", pertsonari, artistari eta batez ere litografo maisuari eskainitako omenaldia da. Artelekuko litografia tailerra martxan jarri zuen eta haren arduradun izan zen, 1987an hasi eta 2014an behin betiko itxi zen arte; espazio horretatik ehunka pertsona igaro ziren, horien artean eszena artistikoaren izen ezagunak, bakoitza bere kezka, behar eta sormen-aukerekin, teknika hori ikasteko, esperimentatzeko eta ekoizteko. Guztiak hazi ziren, pertsonalki eta artistikoki, Donen eskutik.

Ia 30 urtean zehar, bere esparru pertsonal eta profesionaletik, bere tailerretik, litografia esperientzia eta bizi esperientzia bat proposatu eta gauzatu zuen, eta pertsona askok benetan aberasgarritzat jotzen dute harekin igarotako denbora. Gaur egun, Donek erreferente bat izaten jarraitzen du litografia munduan. Erakusketa honek tailer horretako giroa birsortu nahi du: ezagutza gunea eta artisau maisutza gunea. Omenaldi horretan, Donen eskuak bere jakintzaren, egitekoaren eta gizatasunaren metonimia ezin hobeak dira.

Hau da, jakintza eta esperimentazioa nahasteko gunea, non behatu, egin eta praktikatu egin behar baitzen, hori baita jakintzaren transferentziaren funtsa.

Ainara Martin Komisaria eta koordinatzailea

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana