(Bertan behera) "Itsasoz harainditik. Artista bidaiariak Patricia Phelps de Cisnerosen bilduman"

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 2(e)tik 2020(e)ko urriaren 19(e)ra
  • (Bertan behera) "Itsasoz harainditik. Artista bidaiariak Patricia Phelps de Cisnerosen bilduman"
    "Caribe ou Pirania dorée", Auguste Morisot

Patricia Phelps de Cisnerosen bildumetan, bada beharbada gainerakoak baino ezezagunagoak izan arren Amerikako kontinenteko bisualtasunaren funtsezko zati bat kontatzen duten piezek osatutako multzo bat: europar eta estatubatuar bidaiariek paisaia latinoamerikarren aurrean sentitu zuten lilura eta jakin-mina. Are gehiago, XIX. mendearen amaieran "eskola nazionalak" hasi ziren arte, esan daiteke artista bidaiari horiek eman zutela irudimenak piztuko zituen amerikar irudi horren berri. Hala, horien artean daude, batetik, Frans Post margolari barrokoaren espedizioak, zeinaren bi paisaia eder Cisneros bildumako parte diren, eta, bestetik, Alexander von Humboldten ibilaldiak.

Erakutsiko den multzo ederra 150 piezak osatzen dute: margolanak, marrazkiak, estanpak, liburuak eta argazkiak. Ordenan zegoen mundu bat eraikitzeko xedea zuen pintura akademizistan ¿hizpide dugun ezusteko natura boteretsuaren justu kontrakoa dena¿ entrenatutako europar begietara sumendiek, begetazioak, ohitura hain bestelakoek... sortutako jakin-mina eta txundidura ere islatzen du erakusketak. Hala ere, artistek XVIII. mendeak ezarritako kategoria estetiko handiak eraman zituzten aurrez ikusi gabeko eszena eta paisaia "exotiko" horien irudikapenetara.

Komisariotza: Estrella de Diego, UCMko Artearen Historiako katedraduna eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kidea


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 2(e)tik 2020(e)ko urriaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana