Kokein taldearen kontzertu akustikoa

Eibar 2020(e)ko Uztailak 2
  • Kokein taldearen kontzertu akustikoa

1999ko urrian, beste hainbat taldetan aritutako musikariekin (Luther, Kukka, Kafha Ehun Kilo) eratutako taldea da KOKEIN .  Eibarko lokaletan dagoen estudioan gaur egun aurkiezina den maketa bat grabatu zuten. Musika bere osotasunean  ulertzen dute, mota konkretu batetatik baino askotatik edaten dutela argi utziz. Rock-aren ikuspegi berri batean  murgiltzen dira lokalean kantak sortzerako orduan, 90. hamarkadako konposaketa gordinetatik hasi eta XXI. mendeko sofistikazioa lortu arte. Dagoeneko 6 disko argitaratu dituzte, azkena iaz, Lera izenekoa. Eibarko Kokein taldea azken hilabeteotan hainbat kontzertu akustiko eskaini ditu Euskal Herri osoan zehar euren abestiak irakurtzeko eta interpretatzeko modu ezberdinak daudela erakutsiz.

20 urte betetzen dituzten honetan, hau dioskue: "Gu desiatzen Klaustroan jotzeko! Gure abestien eta beste abesti batzuen bertsioak egingo ditugu gogotsu eta oso pozik".

https://kokein.com/

www.eibar.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 2
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSan Andres elizako klaustroa
    Eibar
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana