Zirtaka Antzeki Taldea: "Ongi etorri, Lagun"

Zaldibar 2020(e)ko Uztailak 2
  • Zirtaka Antzeki Taldea: "Ongi etorri, Lagun"

Mari Leka eta Panpoxa ikastetxe berean dauden bi neska dira. Egun batetik bestera beraien eskolara kanpotik etorritako hainbat haur heltzen ari direla konturatzen dira. Batzuk gurasoek ekarriak dira, beste batzuk gerratik ihesean, beste batzuk adoptatuak…baina den denek haien hizkuntza eta haien abestiak ekartzen dituzte. Dena den…zergatik datoz haien herrietatik? “Muturoker” pertsonaia gaiztoak gerrak, goseteak eta haur askoren zorigaiztoa sorrarazten ari da. Zer egingo dugu “Muturoker” kanporatzeko? Lagunduko diguzu haur hauei ongi etorria ematen elkarrekin euskaraz bizitzeko?.

Antzezlan honetan, gaur egun gure gizartean daukagun errealitate bat islatzen da, alegia, kanpotik etorritako hainbat haurren egoera eta beraien integrazioa Euskal Herrian. Antzezlan musikala da eta bertan agertzen diren abesti gehienek bere jatorria hainbat herritan daukate (Zambia, Angola, Bolivia, Sahara, Errumania,…). Antzezlan honen bidez haur guztien integrazioaren aldeko aldarria egiten dugu, norberaren kulturatik abiatuta eta Euskal Herriko errealitatera hurbilduz. 

 

Oharrak

  • Leku mugatua: gehienez, 300 persona
  • Sarrerak aurretik eskuratu behar dira
  • Pertsona guztiak eserita egongo dira
  • Zaindu pertsonen arteko segurtasun tartea: 1,5 metro
  • Barruan alkoholdun edaririk ez

Sarrerak

  • Ekainaren 26tik Udaletxean eta Liburutegian
  • Ekainak 28 eta 29 junio 18:00 - 19:30 Udaletxeko Plazan

Ekitaldiak antolatu dituzten elkarteak

  • Castet Elkartea
  • Zaldua Kirol Elkartea (pilota)
  • Zaldibarko Txosnagunea (Gaztetxea, Ernai eta Dominika)
  • Zaldibarko Jendeak
  • Zaldibar Elizateko Udala

 

Zaldibarko Kultur Jaiak 2020 

Uztailak 2, eguena

  • 18:00 - Haur antzerki musikatua 'Ongi Etorri lagun' 
  • 21:00 - 'Locas por el bingo' ikuskizuna

Uztailak 3, barikua

  • 17:00 - Luhartz taldearen kontzertua
  • 20:30 - Sua taldearen kontzertua

Uztailak 4, zapatua

  • 11:30 - Olinpiada estatikoak
  • 17:30 - 'Puro Relajo' mariatxiak
  • 20:00 - Zaldibarko musikarien kontzertua
  • 22:15 - Profesionalen pilota partidak Olazar pilotalekuan: Udako Binakako Txapelketa, Zaldua Pilota Taldeak antolatuta
    • Urrutikoetxea - Irribarria vs. Bengoetxea - Martija
    • Sarrerak: Rincón de Paula tabernan
      • Uztailak 1 18:00-20:00
      • Uztailak 2 18:00-20:00
      • Uztailak 3 20:00-22:00

Uztailak 5, domeka

  • 13:00 - 'Aire hemendik' antzerkia
  • 18:00 - Bertso-saioa
  • 20:30 - Harresian Zulo taldearen kontzertua

Ekitaldi guztiak Olazarren jarriko den karpa barruan egingo dira, pilota partiduak izan ezik.

zaldibar.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaZirtaka Antzeki Taldea
  • Data 2020(e)ko Uztailak 2
  • Ordutegia18:00
  • LekuaOlazar
    Zaldibar
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana