Eibarko udako kultur egitaraua

Eibar 2020(e)ko uztailaren 3(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Eibarko udako kultur egitaraua

Eibarko Udalak uztailerako eta abuzturako kultur programazioa aurkeztu du ofizialki, espazio publikoa kulturarentzat berreskuratzea helburu duena.

Ekitaldiak Untzaga plazan, Eibarko Bizikleta plazan, Karmengo plazan eta Legarreko pilotalekuan egingo dira.

Antzerkia

Antzerkiaren arloan, aurtengo antzerki jardunaldietan, COVID-19aren ondorioz, bertan behera geratu ziren bi obra berreskuratu dira:

  • Uztailak 7, Eibarko Bizikleta Plazan, 22:00etan

Ramper, vida y muerte de un payaso! Cancamisa konpainia

Eibarko Antzerki Jardunaldietarako programatuta zegoen. Aforoa: 200 pertsona

  • Uztailak 16, Untzaga Plazan, 22:00etan

Ene ba! Txalo konpania .

KomediaAforoa: 294 pertsona

Musika

Musikari dagokionez, kultur programazio honen apustua tokian tokikoaren aldekoa izan da. Harira, Debajo del Paraguas eta Julen Leturiondo taldeen proposamenak Untzaga plazan egingo dituzte. Hiru kontzertuak hiru taldeen aurkezpen eta estreinaldirako izango dira. Talde horretako kide guztiak Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan sortu dira eta Eibarko Koro Gaztearen parte izan dira.

  • Uztailak 9Untzaga Plazan, 22:00etan

Harira.

Aforoa 294 pertsona

  • Uztailak 14Untzaga Plazan, 22:00etan

Julen Leturiondo

Aforoa 294 pertsona

  • Uztailak 21. Untzaga Plazan, 22:00etan

Debajo del Paraguas

Aforoa 294 pertsona

Zinema

Aire zabaleko zinemari dagokionez, aurten film kopurua zortzira igo dugu. Uztailean eta abuztuan proiektatuko dira, hiru gunetan: Untzaga plazan, Karmengo parkean eta Legarren. Filmak honako hauek dira: "Asterix eta edabe magikoaren errezeta", "Lo dejo cuando quiera", "Agur ETxebeste", "Jocker", "Mister link", "Godzilla: Rey de los monstruos", "Elkano lehen mundo bira" eta "Erase una vez en...Hollywood".

Jarduerak

Jarduera hauek ikusteko ondorengo baldintzak dituzte:

  • Jarduera guztiak doakoak dira, baina beharrezkoa da ikuskizunetara joateko gonbidapena izatea. Jarduera guztiek aldez aurretik egokitutako eserlekuak izango dituzte.
  • Gonbidapenak Coliseo Antzokian jaso ahalko dira (astelehen eta ostiraletan 17:30ak - 19:30ak bitartean) edo internetez (Kutxabank bidez eginez gero zerbitzua kudeatzeagatik sortzen diren gastuak ordaindu beharko dira) edo jardueraren egunean plazan bertan, gelditzen den aforoaren araberakoa.
  • Jarduera guztietara DERRIGORREZKOA da maskarila eramatea eta jantzita izatea jarduera osoan zehar.
  • Sarreran gel hidroalkoholikoak egongo dira eskuak garbitzeko esparrura sartu aurretik.
  • Denbora tarte handiarekin jarduetara gerturatzea eskatzen da bertan ahalik eta pertsonen ilara gutxien sortzeko eta antolakuntzak ezartzen dituzten irizpidei kaso egitea.
  • Musika eta antzerki emanaldi guztietan euria egingo balu jarduerak Coliseoan burutuko lirateke eta zinemaren kasuan Udaletxeko arkupetan burutuko lirateke, Legarrekoa zine emanaldia izan ezik.
eibar.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 3(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • LekuaEibar

Non

Euskadi, auzolana