Iturri ondoan - Debako udako kultur egitaraua

Deba 2020(e)ko uztailaren 3(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 7(e)ra
  • Iturri ondoan - Debako udako kultur egitaraua

Baldintza bereziak hartuta, Iturri Ondoan ekimena egingo da, uztailaren 3tik abuztuaren 7ra, Euskal Jolas frontoian. Ostiraletan, 22:00etan, ikuskizun bana egongo da.

Zazpi urte beteko dituen Iturri Ondoan programaren helburuetako bat, euskaraz egiten den kultura ezagutaraztea da; kanpoko jardueren bitartez baina baita bertakoekin antolatutakoen bidez ere, Gilen Garciak Debako alkateak azaldu duenez. 

Arreta berezia jartzen da, ordea, euskaraz sortzeko prest dauden herritarrengan, kultura eta artea bitarteko hartuta, euskaraz harreman sare berriak jostea delako Iturri Ondoanen beste helburu garrantzitsu bat. 

Irudia, musika, poesia, bertsoa izango ditugu aurtengo edizioaren adierazpideak. Diziplina desberdinetako artistek leku izan dezaten. 

Amaia Zinkunegik, Debako udaleko euskara teknikariak eman ditu xehetasunak. Sei ekimen desberdinek osatzen dute aurtengo programa. Uztailaren 3an hasi eta abuztuaren 7an amaituko da. Ostiraletan, gaueko 22:00etan egingo dira emanaldiak. 

Ttak teatroa + Kamikaz kolektiboaren Matriuska antzezlanarekin emango zaio hasiera aurtengoari, uztailaren 3an.Uztailaren 10ean, Iturrian jazz, Debako herritarrekin osatutako emanaldia. Bertako istorio kontalariak bertako jazz musikari inprobisatzaileekin ondutako lana. Uztailaren 17an: Begiradak, 7. edizioa. Herriko irudigileek bideoak eta argazkiak egin dituzte beste hainbatek literatur testuak sortzeko. Uztailaren 24an, bertso saioa. Uztailaren 31n, Sagartu, Oinkari dantza taldearen eta Hika teatroaren dantza eta antzerki ikuskizuna. Eta amaitzeko, Abuztuaren 7an, Izaki Gardenak taldearen kontzertua. 

16 urtetik gorakoei zuzendutakoak dira jarduerak. Herriko bi ekitaldiak, ordea, Iturrian Jazz eta Begiradak, herritar guztientzako zabalduko dira, COVID19a dela eta agindutako neurriei jarraiki, behin aulkian eserita, ez dago aulkia mugitzerik ez ekitalditik irteterik ere. Hori kontuan edukitzea eskatzen die Udalak etortzea erabakitzen duten gaztetxoei edo haurren gurasoei.

Ekitaldietarako jarraibideak egitaraua jasotzen duen liburuxkan jaso dira. 

deba.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana