Mojo Workin´-en aldeko Festa: Big Bob Railroad & Mojo Hand

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 3
  • Mojo Workin´-en aldeko Festa: Big Bob Railroad & Mojo Hand

Big Bob Railroad

Hainbat urtez elkarrekin jo ondoren, 2016ko udaran Aitor eta Josuk hasiera ematen diote Big Bob Railroad taldeari, blues eta folk iparramerikarraren eremuan dabilen proiektu akustikoa. Delta-blueseko dobro eta slide soinuak abiapuntutzat hartuz, Mississippi deltako musikaren interpretazio (oso pertsonal) bat besterik ez da Big Bob Railroad.2017ko udaran “Session #1” grabatzeari ekiten diogu, gure lehen abesti sorta. Dobro, slide, kitarra akustiko eta perkusioz beteriko zazpi abesti, Son Housen bertsio bat barne.2019ko urrian “Session II” diska kaleratzen dugu, lehen diskaren bidea jarraitzen duen lana eta Mississippi Fred McDowellen bertsioa barneratzen duena.

Hitz gutxitan, hau da Big Bob Railroad.

Mojo Hand

Mojo Hand Donostian eratu zen 2016an. Taldearen errepertorioan Freddie King, Johnny Guitar Watson edota Frankie Miller-en mailako artisten blues klasikoak aurkituko ditugu, pieza propioez gainera. 2019an grabatu zuten lehen diskoa, taldearen izenarekin bataiatu zutena, eta zenbait jaialditan parte hartu zuten, Mojo Workin deituan, esate baterako.

Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Nando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 3
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKutxa Kultur Terraza (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €

Non

Euskadi, auzolana