"Rojotelon Kabareta"

Aretxabaleta 2020(e)ko Uztailak 3
  • "Rojotelon Kabareta"

Zirkua eta antzerkia. Kideek hainbat zirku-diziplina lantzen dituzte, hala nola trapezio hirukoitza, oihal bikoitzak, bertikalak eta bihurdura. Gainera, pertsona gorren irisgarritasunarekin konprometitutako konpainia da. 

ROJOTELON KABARETA zirkoz eta umorez beteriko ikuskizuna da. Aireko  eta lurreko akrobazien bidez eta publikoarekin umorez konektatzen duen aurkezle baten bidez, tarte dibertigarri bat helaraziko diote bertaratzen denari. Trebeziaz beteriko hiru akrobata hauek Clown zoro baten gidaritzapean ume zein nagusi aho zabalik utziko dute zirkoa eta interpretazioaren magiaz. Barreak eta emozioa zihurtatuta daude lau artista paregabe hauekin. Badator RojoTelon Kabareta publiko guztientzako zirkoantzerki ikuskizun zoragarria. Zatozte eta gozatu!


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 3
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKurtzebarri Eskolako kantxa
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana