Udako Kultur tantak - Amurrioko udako kultur egitaraua

Amurrio 2020(e)ko uztailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 5(e)ra
  • Udako Kultur tantak - Amurrioko udako kultur egitaraua

Astebururo jardueraren bat jasotzen zuen Amurrioko jai eta aisialdi giroa, erabat eten zen duela hiru hilabete, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz. Horregatik, ekitaldi handiak eta herriko jaiak bertan behera geratu diren arren, bestelako uda kultural bat planteatu da, aisialdi jarduerekin, baina betiere segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emanez.

Uztailaren 2an hasiko da ‘Udako Kultur tantak. Cultura a pie de calle’’, udako zine saioak, bertako musikariak bultzatuko dituzten formatu txikiko kontzertuak eta dantza eta arte ikuskizun bat biltzen dituen kultur programa. Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz egingo dira.

Segurtasunean oinarritutako ikuskizunak emateko, jarduera guztiek aurrez zehaztutako edukiera izango dute, eta bertaratzen direnek eserita egon beharko dute. Gainera, eremuaren sarreran, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 6 urtetik gorako pertsonentzat, eta neurri higieniko-sanitarioen protokoloa beteko da, eskuak garbitzea adibidez.

UDAKO ZINEA

22:00etan Juan Urrutia plazan.

Uztailak 2 “MÍA Y EL LEÓN BLANCO”

Uztailak 17 “KORTERRAZA ARABA” KOMEDIA

Uztailak 30 “ALADDIN

Kontzertuak formatu txikian

20:30ean Juan Urrutia parkean.

Uztailak 10 ARMURU LAB

Uztailak 24 LOBO & CARMINE

Uztailak 31 PERDIDO ENTRE ILUSIONES eta SABIN GUARESTI

Dantza eta arte ikuskizuna

Uztailak 16 RATOS DE ARTE Y BAILE

Adin guztientzat egindako jarduera parte-hartzailea da (6 eta 10 urte bitarteko adingabeek lagunduta joan beharko dute), eta Samsara Elkarte Soziokulturalak zure obra sortzeko 5 dantza eta pintura baliabidez gozatzea proposatzen du. San Anton plazan izango da 18:00etatik aurrera.

Jarduera horiez gain, agenda eguneratzen joango gara eta, abuzturako, kultura eta aisialdi jarduera berriak egongo dira, kaleko antzerkia, formatu txikiko kontzertuak eta baita “Amurrio Got Talent” online bat ere.

 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana