Kutxa Kultur Gauak: Asier Beramendi

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 4
  • Kutxa Kultur Gauak: Asier Beramendi

  • Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
  • Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Donostian musika talde bat sortzeko asmoz, 2012 urtean hasi zen Asier Beramendi lehen kantuak idazten, Salamancan, itzulpengintza gradua ikasten zuen bitartean.

2014 urtean, Suedian bizi zelarik, Eraul deituko zen taldearen lehen maketa grabatu ahal izan zuen. Kutxa Kultur Fundazioaren egonaldi artistikoen laguntzari eta maketako kantu batek izandako arrakastari esker —Etxea—, txikitako lagun zuen Julen Idigorasekin —Skakeitan, Rinconada— seikotea osatu eta proiektuaren oinarriak finkatu zituzten.

Eraul taldearen Iraultza diska —Deierri Records / Gran Sol—, Haritz Harreguyren estudioetan grabatua, estatu osoan ekoiztutako 2017 urteko bostgarren americana diskarik onena izendatu zuen Mondo Sonoro aldizkariak, Donostia Festibala eta Tibidabo Live Fest bezalako jaialdietan kontzertuak eskaintzera eraman zituena, Bilboko Kafe Antzokia, Donostiako Gaztestena edota Tabakaleran emandako zuzenekoez gain.

Egun, Madrilen bizi delarik, Asier Beramendi izenarekin konposizio berriak aurkezten dihardu. Betidanik entzun eta maitatu dituen blues, soul eta, batez ere, americana doinuak alde batera utzi gabe —betiere popez jantzirik—, elementu berriak txertatu dizkio doinu berriei: musika elektronikoan ohikoagoak diren elementuak —sintetizadoreak, erritmo kaxak eta modulatutako ahotsak— eta baxua edota teklatua bezalako instrumentuak. Gainera, euskara eta ingelesa baztertu gabe, gazteleraz idazteari ekin dio. Eraul taldean egiten zuen moduan, idatzi poetikoak makulu gisa erabiltzen jarraitzen du, zuzeneko hetereogenoa, koloretsua eta intimoa bezain indartsua eskainiz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 4
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKutxa Kultur Terraza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €

Non

Euskadi, auzolana