"Antonio de Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista”"

Sopuerta 2020(e)ko uztailaren 7(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "Antonio de Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista”"

Antonio de Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista erakusketa eta argitalpena aurkezten ditugu,  Enkarterriko (Montellanon-Galdames-1819an jaioa)  egilearen irudiaren eta obraren berrirakurketa modernoa izan nahi duen lana. 1862an Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko jaurerriko kronikari eta artxibozain izendatu zuten  Antonio de Trueba ,1876an probintziaren Aita bezala hautatuz. Bere garaian pertsonai oso ezaguna izan zen, idazle, poeta, kronista eta historialari lanak uztartuz.

Erakusketak bere literaturaren inguruan haurnartzez gain  Truebaren nortasun eta pentsamendu politikoaren alderdiak argitzen ditu eta, foruen defentsak eta gerrek markatutako bizitza testuinguruan kokatu egiten du.

Eraskusketa eta argitalpena bost ikerlarien lanetik eratorria da: Joseba Agirreazkuenaga –2019ko Euskadi Ikerkuntza Sari-, Montserrat Amores, Goio Bañales, Jesús Arrate eta Javier Barrio Marro. 

*AURKEZPENAREN EGUNA ETA ORDUA: UZTAILAK 21, 18:30ETAN

OSASUN EGOERA DELA ETA HONAKO ZIURTASUN NEURRIAK EZARRI DIRA:

- Ekitaldiak gehienezko parte-hartzaile kopurua izango du. 

- Ekitaldian PARTE HARTZEKO ALDEZ AURRETIKO IZEN-EMATEA DERRIGORREZKOA izango da.( “Izena emateko eskaera” atalean).  Ez da onartuko plaza konfimatu gabeko pertsonarik .

-Ekitaldia segurtaun neurriak bermatuz ospatuko da, maskararen erabilpena derrigorrezkoa izango da.

- Pertsona bakoitzari eserleku bat esleituko zaio, ezarritako kokapena errespetatuz.

Erakusketarako bisitak talde txikietan eta antoluatuetan egingo dira, talde batek bisita egiten duen bitartean gainontzeko pertsonek beren lekuetan itxaron beharko dute. 

Aurkezpen ekitaldian parte hartu ezin duten pertsonek uztailaren 22an erakusketara burutuko diren bisita gidatuetan parte hartu dezakete aldez aurretik izena emanez honako estekan:   Antonio de Trueba erakusketara bisitan Izen-ematea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana