BideOtik 2020: Amaiera (bi zatitan banatutako topaketa)

Bilbao 2020(e)ko Uztailak 7
  • BideOtik 2020: Amaiera (bi zatitan banatutako topaketa)

BIdeOtik, ikus-entzunezko bestelako narrazioei begira programak bi zatitan banatutako topaketa batekin amaituko du aurtengo edizioa. Horrela, autore bakoitzak bere proiektuaren sorkuntza-prozesuak partekatuko ditu ikusleekin, aurkezpen eta solasaldi baten bidez.

Lehen zatian, emakumeen hainbat begiradaren berri izango dugu, honako film hauekin: Una dedicatoria a lo bestia (2019), 'nucbeade colectivo' (Quiela Nuc eta Andrea Beade); Patchwork, María Manero; eta Capas (2018), Celia Dosal eta Roxana Popelka. Hainbat emakume-belaunaldik mundua nola ikusten duten jakingo dugu, zer prismatatik eta zer kezkarekin. Gure bizitzako hainbat etapatan ileak duen garrantzia izan daiteke, edo gibel-transplante baten inguruko bizipenak. Eta, ia azterketa arkeologiko gisa, San Fernando de Henareseko (Madril) Emakumea Babesteko Patronatuan errepresioa jasandako emakumeen esperientziak, beldurrak eta kezkak zein izan ziren jakingo dugu. Zentro hori 1940ko hamarkadan ireki zen eta 1985ean itxi zituen ateak.

Bigarren zatian, Oskar Alegria zuzendari euskaldunaren azken film luzearen estreinaldia izango da, BIdeOtik programari amaiera emateko: Zumiriki (2019). Bizitzari buruz berriz hausnartzeko eta naturarekin adiskidetzeko film irudimentsu eta iradokitzaile honek ikusleen txaloak jaso zituen Veneziako azken Mostran.

BideOtik joan den otsailaren 4an hasi zen, Raúl de la Fuenteren Woman (2019), Víctor Suarezen Brothers in Syria (2018) eta Natxo Leuzaren Born in Gambia (2019) filmekin, errepresio- eta indarkeria-egoera etengabean bizi diren herrien errealitatea erakutsiz. Gero, Caroline Reucker-en Le ciel la terre et l´homme (2018) filmean, Marokoko basamortuan bizi diren familien bizimodu nomada ikusi genuen, eta Laura Garcíaren eta Inés Peris Mestreren [M]otherhood (2018) filmean, amatasunik ezaren normalizazioaren aldarria. Jorge Moneo –Orbainak (2019)– eta Oier Fuentes –Azken saskia (2017) eta Gogor atzea (2018)– euskal bideo-egileek iraganeko belaunaldien oroitzapenak eta bizipenak berreskuratu zituzten; eta Andrómedas (2019) filmean, Clara Sanzek eguneroko bizitzako eta orekako kontuak erakutsi zituen. Martxoaren 10ean, Marc Serena zuzendariak, El escritor de un país sin librerías (2019) lanarekin, Ekuatore Gineako errealitatean sartu gituen, Afrikako herrialde isolatuenetako batean, duela 50 urte kolonia espainiarra izateari utzi ondoren.

SARRERAK: LASTER SALGAI ZINEMA-LEIHATILAN ETA GOLEM.ES-EN.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Uztailak 7
  • Ordutegia17:00 eta 19:00
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa3 / 4 €
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana