"Barruko tekniken estudioak", Steve Paxtonen inguruko mintegia

Bilbao 2020(e)ko uztailaren 8(e)tik 2020(e)ko uztailaren 9(e)ra
  • "Barruko tekniken estudioak", Steve Paxtonen inguruko mintegia

Ixiar Rozasek pentsatua eta gidatua

Desagertzeko joera duen lekuan kontzientzia jartzea.

60 urtez, Steve Paxton dantzari eta koreografo amerikarrak giza gorputza esploratzeko laborategi gisa hartu du dantza.

Barruko tekniken estudioak mintegian Paxtonen lana eta pentsamendua landuko ditugu, eta, horretarako, Romain Bigék argitaratutako Drafting Interior Techniques (Culturgest, Lisboa, 2019) liburua hartuko dugu abiapuntutzat.

Liburua zortzi kapitulutan –estudiotan- antolatuta dago, eta, horietan, Paxtonek bere ibilbidean erabili dituen tresnak jorratzen ditu. Mintegiko gonbidatu bakoitzak liburuko kapitulu bat hartuko du abiaburutzat, eta harremanetan jarriko du bere lanarekin, ikerketarekin, bizi-esperientziarekin. Zer egiten dute gure gorputzak horretaz jabetzen ez garenean? Zer egiten dugu inprobisatzen dugunean? Zer ikas dezakegu gugandik? Anarkia probatzeko unea al da? Zer keinu egiten dugu lurrarekin?

Argitalpen hau auto-hackeorako poltsikoko eskuliburu gisa pentsatuta dago, eta galdera hauek irekiak dira, zerua bezala.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana