"Turistreatzen"

Bergara 2020(e)ko Uztailak 8
  • "Turistreatzen"

Bergarako udako kultur egitarauaren barruan. 

Bidaia-agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehiena murriztea.

Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea (“goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe”).

Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko.

Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.

Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.

  • EGILEAK Santi Ugalde, Rubén Ontiveros
  • ZUZENDARITZA Isidoro Fernández
  • ESZENOGRAFIA CIG
  • JANTZIAK Oihalak
  • ANTZEZLEAK Santi Ugalde, Mila Espiga

 

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTrapu Zaharra
  • Data 2020(e)ko Uztailak 8
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSan Martin plaza
    Bergara
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana