UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X: aniztasuna euskal kulturan" (online)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko uztailaren 8(e)tik 2020(e)ko uztailaren 9(e)ra
  • UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X: aniztasuna euskal kulturan" (online)

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. 

Uda Ikastaro hau presentzialki egingo da, baina hemen matrikulatuz gero, online bidez zuzenean jarraitu nahi duzulako da Uda Ikastaroen Zoom bideokonferentzia plataforma erabiliz.

Aldiz, Uda Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X” izenburua.

Aurtengoan aniztasuna izango dugu hizpide eta bizi dugun garai honetan aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta irakaskuntza horri egin diezaiokeen ekarpena aztertuko dugu. Horretarako hizkuntzaren, zinemaren, literaturaren eta oro har kulturaren esparruan aniztasunak duen tartea izango dugu mintzagai.

Helburuak

Aniztasunaren kontzeptura hurbiltzea.

Euskara eta euskal kulturaren aniztasuna ezagutzea.

Aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta egin diezaiokeen ekarpena aztertzea.

Aniztasunaren berri ematea nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

EGITARAUA

2020-07-08

09:00 - 09:15

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena 

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedazteko zuzendaria
09:30 - 10:30

“Euskal kultura nazioarteko testuinguru anitz eta globalean. Euskal kultura “ 

  • Lorea Agirre Dorronsoro Jakin - Zuzendaria
10:30 - 11:30

“Euskararen ekarpena hizkuntza aniztasunari“

  • Andoni Barreña Agirrebeitia
11:30 - 12:00

Geldiunea

12:00 - 13:00

“Euskalkiak eta euskara batua“ 

  • Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria Euskaltzaindia
16:00 - 16:45

“Nola landu euskal dialektologia klasean Euskal Herritik at“ 

  • Ander Beristain Murillo University of Illinois at Urbana-Champaign / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
16:50 - 17:45

“Euskal iruditeriaren aniztasuna“

  • Monika Madinabeitia Medrano Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea

2020-07-09

09:15 - 10:30

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna ikus-entzunezko adierazpenetan“

  • Iratxe Fresneda Delgado Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
10:45 - 12:00

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna literatur adierazpenetan“

  • Itxaro Borda - - Idazlea
12:15 - 13:30

“Euskal gizartearen eta kulturaren aniztasuna arte adierazpenetan“

  • Garazi Ansa Arbelaitz Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
16:00 - 17:30

“Irakurle baten esperientzia anitza nazioartean“ 

  • hIzlaria baieztatzeke
 
ueu.eus

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 8(e)tik 2020(e)ko uztailaren 9(e)ra
  • LekuaOnline
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaOnline matrikula
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana