"Erritu"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko uztailaren 9(e)tik 2020(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • "Erritu"

  • Sarrerak jadanik salgai daude museoko leihatilan eta Donostia Turismoaren bulegoan eta webgunean.

Kukai Dantza taldeak eta Sharon Fridman koreografoak sortutako Erritu ikuskizuna programatu du San Telmo Museoak uztailaren 9an, 10ean eta 12an. Museoko elizan egingo dira emanaldiak, 9an 20:00etan, 10ean 20:00etan eta 12an 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jadanik, 15 eurotan.

Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Taldeak ikuskizunari buruz diona: ""Erritu" bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-errituen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak.

Errituak zubi dira gure existentzia indibidualaren -iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea- eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren -erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere- arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, finean kolektiboa den bidaian, kontzienteenen ibilbideen eragina duen arren.

Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikotasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena."

Sarrerak 15 eurotan daude salgai, jadanik museoko leihatilan -museoko eta Donostia Kulturaren bazkideentzako ohiko deskontuarekin- eta Donostiako Turismo bulegoan eta webgunean ere -SSCard /Basque Card deskontuarekin- . Museoak koronabirusaren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko ditu, eta publikoak maskara izan beharko du.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena
  • Espazio Eszenikoa: 4 Play
  • Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen Diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Informazio gehiago: Kukai Dantza

 

dferia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaKukai Dantza Konpainia
  • Data 2020(e)ko uztailaren 9(e)tik 2020(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 9, 10: 20:00. Uztailak 12: 19:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana