"Festamentua"

Aretxabaleta 2020(e)ko Uztailak 10
  • "Festamentua"

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

Tio Teronen Semeak

Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldea sortzeko. Bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea.

Urtetan zehar, eta gaur egun arte, euskal dantza tradizionalean murgildurik dauden dantzariak eta musikariak dira, baina, oraingoan, ez dute horrelakorik eskainiko.

Dantza eta musika estilo desberdinak joan eta etorriko dira, nahastu eta aldenduko dira; patroi zehatz bat jarraitu gabe eta ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria
  • Soinu-teknikaria: Jon Zaldua
  • Iraupena: 40 minutu

 

aretxabaleta.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaTio Teronen semeak
  • Data 2020(e)ko Uztailak 10
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAretxabaleta

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana