Tolosako udako kultur egitaraua

Tolosa 2020(e)ko uztailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 11(e)ra
  • Tolosako udako kultur egitaraua

Uda honetan Tolosatik mugitu beharrik gabe kulturaz gozatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Udalak herriko kultur eragile eta taldeekin batera. Gaur gaurkoz, hamalau ekintza jasotzen dituen egitaraua prestatu da, uztailaren 10etik irailaren 11ra bitartean garatzeko. Baina ez da egitarau itxi bat, eskaintza berriak ere txertatzen eta gehitzen joango baitira egitaraura. Musika, dantza, antzerkia, zinea aire librean… eta haurrentzako hainbat jarduera daude antolatu diren ekintzen artean, uda berezi honetan tolosar guztiek kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten...

Herriko eragile, talde eta artisten partaidetzarekin

Gaur aurkeztu den “kale dinamizaziorako kultur egitaraua” Tolosako eragileekin, eta herriko taldeen zein artisten partaidetzarekin osatu du udalak. “Kale dinamizaziorako kultur egitaraua da, kulturak herriko hainbat bazter hartuko dituelako datozen hilabeteetan: Zumardi Txikia, Zerkausia, Euskal Herria plaza, Zumardi Handia, Alondegia, Plaza Berria… Mikologikaren eskutik ikusi genuen Zumardi Txikiak mila aukera ematen dizkigula, eta, horregatik, uda honetan ere herritarrentzat berreskuratu nahi izan dugu espazio hau”.

Egoerak hala eskatuta, emanaldi guztiak beharrezkoak diren segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuta egingo dira. Hala, saio eta emanaldi guztietarako gonbidapena beharko da, edukierak kontrolatu ahal izateko.

Emanaldi ia guztiak doakoak izango dira. Saioetarako gonbidapenak kultur etxean eskuratu ahal izango dira, zine saioetarako gonbidapenak izan ezik, azken horiek Internet bidez eskuratu beharko direlako. 

Honakoa da uztailaren 10etik irailaren 11ra bitartean oraingoz antolatu diren ekintzen egitaraua:

  • Uztailak 10

Zerkausia 20:00

Xabier Zeberioren eta Amaia Elizaranen “Out” ikuskizuna

 

  • Uztailak 18

Euskal Herria plaza 19:00

Zipit Conpany-ren “Jai el marinero” txotxongilo ikuskizuna haurrentzat

 

Plaza Berria 22:30

Don Inorrez taldearen kontzertua

 

  • Uztailak 23 

Zumardi Handia 18:00

Intujai taldearen “Txangozatu” ikuskizuna

 

  • Uztailak 24

Euskal Herria Plaza 20:00

Tolosako Udal Musika Banda

 

  • Uztailak 25 

Zezen Plaza 22:00

Zinea aire librean: “Gladiator”.

Bang Bang formatuan eskainiko da eta hainbat sorpresa egongo dira. Ikusleek filmaz beste modu batera gozatzeko aukera izango dute.

 

  • Uztailak 26

Zezen Plaza 22:00

Zinea aire librean: “Master and Commander”.

 

  • Uztailak 27

Zezen Plaza

22:00 Zinea aire librean: “Agur Etxebeste”.

 

  • Uztailak 30

Zerkausia 19:00

Miru-ren emanaldia haurrentzat: “Badakizu eserita ere dantzatu daitekeela?”

Plaza Berria 20:00

Txaston taldearen kontzertua

 

  • Abuztuak 4

Santa Maria eliza 20:00

Lucía Gómez eta Alize Mendizabal (Hamabostaldi Musikalaren barruan)

 

  • Abuztuak 7

San Frantzisko eliza 20:00

KEA Ahots Taldea (Hamabostaldi Musikalaren barruan)

 

  • Abuztuak 28

Zumardi Txikia 18:00

Dantzpoint (Chill out berezia DJ-ekin)

 

  • Irailak 11

Aranburu Jauregia 19:00

Evaren Alabak taldearen “Cromlech” antzezlana

 

tolosa.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 10(e)tik 2020(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaTolosa

Non

Euskadi, auzolana