"Euskadiko Orkestra martxan!" (7. programa, ETB2n)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 11
  • "Euskadiko Orkestra martxan!" (7. programa, ETB2n)

Maiatzaren erdialdean iragarri genuen Euskadiko Orkestra Estatuko lehen orkestra izan zela, baita Europako bakanetakoa ere, martxan jarri eta agertokian berriro biltzen. Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean elkartu da, eta egungo egoerara egokitutako lehen proiektu bat martxan jartzeko helburuarekin: Euskadiko Orkestra Martxan!, zortzi kontzertuko denboraldi txikia, ETBk emango duena, eta ondoren orkestraren YouTube kanalean ere gozatu ahal izango dena.

Berrogeita hamar bat musikariko formazio murriztuarekin, eta betiere egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurriak zorrotz betez, orkestrak zortzi kontzertu horiek entseatu eta grabatu ditu bere Miramongo egoitzan.

Ludwig Van Beethoven (1770-1827):
Die Geschöpfe des Prometheus. Obertura [5']
 
Ramón Lazkano (1968):
Ttakun [12']
 
Johannes Brahms (1833-1897):
2. Serenata [29']

Robert Treviño
Zuzendaria

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia11:00
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana