Gari & Maldanbera

Ermua 2020(e)ko Uztailak 11
  • Gari & Maldanbera

Etxetik plazara ekimenaren baitan.

Hainbat urtez ibili da Gari bikote moduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen. Esperientzia hori erronka berria izan da musikariarentzat: zoragarria eta zaila ere bai. Horren ondoren Garik proiektu berriari ekin dio osaketa klasikoa daukan Maldanbera taldearekin: bateria, baxua eta kitarrak osatzen dute laukotea. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Hala, bizi izandako guztia gainean darama Garik oraingoan eta aurrera jarraitzeko indarra emanen dio, gogotsu.

Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.

Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen pop neurritsua.

  • Gari: Gitarrak eta ahotsa
  • Natxo Beltran: Bateria, koroak
  • Oier Aldekoa: Baxua, teklatuak eta koroak
  • Miguel Moyano: Gitarrak, teklatuak eta koroak 

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea publiko-esparrura sartzeko. Bakoitzak berea ekarri beharko du.
  • Publikoak eserita egon behar du emanaldi osoan zehar. Barrutia uzten bada, ezin izango da berriro bertan sartu.
  • 10 urtetik beherako haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute.
  • Aulkien artean 2 metroko distantzia-neurriak gorde beharko dira, bizikidetza-unitate bereko pertsonak izan ezik.
  • Barrutira sartzean, pertsonen arteko 2 metroko distantzia ere gorde beharko da.
  • Ikuskizuna amaitutakoan, publikoa bere eserlekuetan egon beharko da, eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko ditu, esparrutik mailaka irteteko.
  • Programatutako ekitaldietarako aldez aurretik eta doako sarrerak banatuko dira.
  • Sarrera aldez aurretik eskuratu duten pertsonek sartzeko lehentasuna izango dute, bai eta eskenatokitik hurbilago dagoen eserleku bat ere.
  • Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan jaso beharko dira, astez aste, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara., ekainaren 29tik.
  • Sarrera-bilketan hilara gordetzean, 2 metroko distantzia eutsi behar da.
Ermuko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia19:30
  • LekuaOrbe Kardinal Plaza

    Ermua
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana