Haizea Martiartu hirukotea

Markina-Xemein 2020(e)ko Uztailak 11
  • Haizea Martiartu hirukotea

2020ko udako kultura egitaraua Markina Xemeinen (PDF - 185 KB)

Markina-Xemeingo saxofoi-jotzailea da Haizea Martiartu; Bartzelonan bizi da. Jazz eta musika modernoaren eszenan garatu du bere jarduera. Formatu txikietan eta Big Band handietan parte hartu du. Aurten, bere lehen diskoa, Folketik Jazzera Ensemble, argitaratu berri du.

Markina-Xemeingo uda honetako kultura egitarauarekin lotutako zenbait ohar:

  • Nahiz eta kalean eta doan izan ikuskizun gehienak, aforoak kontrolatu behar dira; beraz, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira ikuskizun guztietarako (aforoa kontrolatu ahal izateko). Sarrerak, udaletxeko harrerako makinan (astelehenetik zapatura 08:15-20:00) eta Uhagoneko kafetegian hartu ahalko dira (zinemarako sarrerak, soilik Uhagonen erosi ahalko dira). Ez balira sarrera guztiak salduko, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
  • Maskara eraman beharko da.
  • Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan dauden aulkietan.
  • Euria egingo balu, ekintza guztiak plazabarripean izango lirateke.
  • Azken orduko aldaketak egon litezke. Webgunearen eta sare sozialen bidez emango da horien berri.
Uhagon Kulturgunea

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana