Mice

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Uztailak 11
  • Mice

Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera.

Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu zituzten, 2017an bikotea desegin zen arte. Beste talde batzuekin ere aritu izan da, besteak beste Perlak, Joseb B. Lenoir eta Dual Splitha, ahotsarekin, teklatuekin eta gitarra jotzen.

MICE Narbaizaren bakarkako proiekta da, eta MICE, bere lehen lana. Diskoa Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu konposizioen moldaketak. Zortzi pieza berezi, ibilitako bidearen erakusgarri. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezi/ berezi bat ardatz dutela.

2019an lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa kaleratu zuen. Hau ere Joseba Baleztenak ekoiztuta.

 

 

Baratza

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Baratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Baratza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana