Auzoarentzat Zabalik: eskola-patioak zabalik uda honetan

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko uztailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 4(e)ra
  • Auzoarentzat Zabalik: eskola-patioak zabalik uda honetan

Eskola-patioak gizarte-egituraren zati garrantzitsua dira. Auzoetan, gainera, oso garrantzitsuak dira haur eta gazteentzat. Ildo horretan, eta haurrentzako erreferente seguruak diren aldetik, hiri-espazio horiek jolasteko eta jarduera librerako berreskuratu behar ditugu, eta aukera bat da gizarte eta familia-bizitzaren kohesioaren alde lanean jarraitzeko.

Azken hilabeteetako osasun-krisiak, ezarritako osasun-neurriek, ikastetxeen itxierak, hainbat udal-programa eta jarduera eteteak haur eta gazteen jarduera eta jolas-aukerak baldintzatu dituzte. Egoera horren aurrean, Hezkuntza Zerbitzuak zenbait eskola-patio irekitzea proposatu dujolaserako aukerak aberasteko eta uda honetan familia-denbora bateragarri egiten eta erabiltzen laguntzeko.

Datak

Astelehenetik ostiralera, uztailaren 13tik irailaren 4ra

Ordutegia

  • Uztaila eta iraila: 11:00 – 13:30 eta 17:30 – 20:30
  • Abuztua : 11:00 – 13:30

Araudia

Arreta berezia jarriko zaie eskola patioen erabilera-baldintzei eta egungo osasun-egoeraren araudiari. Etengabe, pertsona bat arduratuko da patio horiek zaintzeaz. Instalazio horien erabileraren erantzungarritasuna erabiltzaileei beraiei dagokie.

8 urtetik gorako haurrak modu autonomoan sartu ahal izango dira patioetara. Adin horretatik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

Jarduerak

Uztailaren 20tik 30era eta abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean ikastetxe bakoitzean publiko orokorrari eskainiko zaizkion hainbat jarduera.

Kontsultatu Programa honetako jarduera, data eta leku guztiak


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko uztailaren 13(e)tik 2020(e)ko irailaren 4(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana