(bertan behera) Gasteizko Jazzaldia 2020

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko uztailaren 13(e)tik 2020(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • (bertan behera) Gasteizko Jazzaldia 2020

Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiaren oharra:

Saiatu gara, azkeneraino borrokatu gara, epeak ahalik eta gehien estutu ditugu, eta aukera guztiak aztertu ondoren, albiste txarra heldu da: Gasteizko Jazzaldiaren 44. edizioa hurrengo urtera atzeratu behar dugu, 2021era.

Hilabete hauetan ez zaituztegu ahaztu. Zuek zarete jaialdia posible egiten duzuenak eta, horregatik, egun nahasgarri eta korapilatsu hauetan gertatu den guztia zuekin partekatu nahi dugu.

Urte hasieran Jaialdia ia itxita geneukan: kartel eder bat, lehen lerroko musikariak, hainbat proiektu berri, elkarteekiko konpromisoak hirian jarduerak egiteko… Azken batean, proiektu bat genuen, eta zuei aurkeztu ahal izateak ilusioa egiten zigun.

Lehen emanaldiak iragartzen hasi ginenean, eta gure sarrerak salgai jartzeko egun gutxi falta zirenean, Gasteizek eta munduak historiako unerik zailenetako bati aurre egin behar izan zioten.

Segurtasuna eta osasuna beste ezeren gainetik daudela uste dugu, beraz, lanean hasi ginen ahal genuen guztia egiteko, tronpeta soloek gauerdiko klubean jotzen jarrai zezaten, Mendizorrotza bost egunez jazzaren epizentroa izateko, Principal Antzokia toki berritzaileena bihurtzeko eta Gasteizko goizek, arratsaldeek, egunsentiek, kaleek, aireak, usainek, erdialdeak edo auzoek jazz doinuekin jantzita jarraitzeko.

Osasun egoerak jarduera bat egitea eragozten zuela zirudienean, alternatiba bat bilatzen saiatu ginen. Lau proiektu desberdin prestatu genituen. Uztailean dena ondo joanez gero, Jaialdia Gasteizek merezi zuen poztasun txikia izatea nahi genuen. Eta inoiz baino irekiagoa izatea. Dena streaming bidez ikustea, ia dena doakoa izatea eta, osasun neurri posible guztiekin, Gasteiz jazzaren festa bihurtzea.

Jaso ditugun azken albisteak ez dira onak izan. Hilabete pasatxora gaude eta ezin dugu bermatu proiektu bakar bat ere egin daitekeenik, Jaialdiaren etorkizuna arriskuan jarri gabe.

Gasteizko Jazzaldia ez baita enpresa bat, irabazi asmorik gabeko kultura-elkarte bat da, eta gure hirian musika entzutea du helburu bakarra. Egitura txikia da, boluntarioz osatua (izan ere, zuetako edozeinek bat egin dezake eta antolatzen lagundu), eta ez dugu ukatuko, beste asko bezala, egungo testuinguruak egoera zailean jarri du Jazzaldia. 44. ediziorantz korrika egin ahal izateko, aukera bakarra bultzada hartu eta 2021ean pentsatzea zen. Dagoeneko lantzen ari garen edizio bat.

Amaitu baino lehen pertsona askori eskerrak eman nahi genizkieke. Lehenik eta behin, zuen kezkagatik, hor egoteagatik eta zer gertatuko zen galdetzen zenigutenean eta erantzunik eman ezin genuenean, izan duzuen pazientziagatik. Babesa eman diguten eta "ez kezkatu, zuekin gaude" esan diguten babesleei, bai publikoak, bai pribatuak; boluntarioei eta jaialdia posible egiten duen jende guztiari (soinu-teknikariei, irudikoei, backlinekoei, agertokiko langileei, sarreren salmentan aritzen direnei, segurtasunekoei, ostalaritzakoei, garbiketakoei, garraioetakoei…) eta, azken batean, Gasteiz hiriari eta herrialde osoari. Hau ez da erraza izan. Sufritu ere egin dugu, negarrez eta 20:00etan txaloka. Baina ezin izan gaitu menderatu. Animo. Eutsi goiari... eta maitasunik gorena;)

2021ean ikusiko dugu elkar!

Besarkada handi bat


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko uztailaren 13(e)tik 2020(e)ko uztailaren 18(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana